Iraultzak kale itsuetan gertatzen dira.

 

Hemen zaude

Internazionalismoa debekatua

begoña, marta, pakitoUnai Vázquez-GAUR8

Orain dela aste t'erdi burutu zen Arrasaten Marta Gonzalez, Begoña Garcia eta Pakito Arriarani egindako omenaldia, azken honen heriotzaren 25. urteurrena zela eta. El Salvadorren galdu zuten bizia hirurek, FMLN gerrilarekin borrokatuz, lehen biak mediku lanetan, eta Pakito armen bidez. Hirurak militanteak ziren bai Euskal Herrian eta baita maite zuten bigarren herrian ere, bakoitza bere arloan, bere konpromezu internazionalistak agintzen zion esparruan.

Herri honetan, debekatuta dago konpromezua izatea, baina Marta, Bego eta Pakitok bere garaian egin zuten moduan, debekuen eta errepresioaren gainetik, borroka eta konpromezu internazionalista berresten ditugu.
Guillermo Garcíak, Begoña Garcíaren aitak, omenaldirako bidalitako eskutitzak argi adierazten du bere familiak jasan beharreko errepresioa:

 Zaila egiten zait Marta erahil zutenen eta omenaldia debekatzen dutenen artean paralelismorik ez ikustea, eta jakinarazi nahi dut epaileek ustez defendatzen dituzten "terrorismoaren biktima"-k bezain biktima sentitzen naizela . Horregatik, aita gisa, erabaki hori hartu duen epaileari nire mespretxua adierazten diot. Eta nire adierazpenak delitutzat har daitezkeela ikusten badute, aukera paregabea dutela bere garaian beste bi pertsonaiek hasitako lanari jarraipena emateko: Hitler-ek nire aita preso izan zuen konzentrazio esparru batean, eta beranduago, Francok nire ama eta anaia gartzeleratu zituen.

Hau da familia iraultzaile eta internazionalistek pairatzen dutena. Baina Hitler eta Francok lortu ez zuten bezala, Euskal Herriaren, El Salvadorren edota edozein herri borrokalariren kontra egiten duenak ere ez du ezer lortuko.

Haien bizitza eredugarria omentzea debekatu dezakete, baina ezingo dute haiek zabaldutako borrokarekin amaitu, euskal internazionalistoi borrokarako bidea erakutsi zigutelako. Debeku bat jartzen duten bakoitzean, hamaika arrazoi gehiago izango ditugu aurrera egiteko.

 

Gehitu iruzkin berria

randomness