Nahiago zutik hil, belauniko bizi baino

Dolores Ibarruri

Hemen zaude

Internazionalistak garelako, lehen urratsa Euskal Herria!

Leer en castellano

Azken urteotan kapitalaren erasoaldi beldurgarria jasan beharrean aurkitzen da herri langilea: lan murrizketak, eskubide sozial eta politikoen debekuak eta errepresioa.

Krisi garaian gertatu ohi den bezala, agerian utziz bost axola zaiola kapitalari estatu golpeak ematea, herritarrak  pobretu edo hezkuntza edo osasuna bezalako eskubide unibertsalak gutxiengo batzuren eskutan jartzea. Arazoa baina lehenagokoa  da, kapitalismoa bera bezain zaharra alegia. Eredu honek merkatuaren gutiziak baino ez ditu asetzen, besteak beste, herri, langile, emakume eta ama lurra bidegabeki ustiatuz. Beraz ez gara une bateko oldarraldiaren aurka ari, sistema oso baten aurka baizik.

Erasoladi honi aurre egiteko baina, Europa zaharrean erresistezia berriak sortu dira, Greziako den arren adibiderik esanguratsuena, beste hainbat herri langile ere kalean ari da euren eskubideen alde. Antolatu eta borrokatu besterik ez dugulako gure etorkizuna eraiki nahi badugu eta honetarako ezinbestekoa da herri bezala erantzutea, herri mugimenduak artikulatzea eta kalea geure egitea. Bide honetan ez ginen atzo goizean hasi eta  datozen asteetan ere ez da ezer amaituko, asko dugu egiteko eta geure eskutan dago hortzak erakutsiz  euskal iraultzaren lehen mugarriak jartzen hastea.

Guzti hau esanik, Askapenak bat egiten du Hego euskal herriko greba deialdiarekin eta  herriari deialdia luzatzen dio, egun horretan erantzun zabal bezain zuzena eman dieziogun bizi dugun zapalkuntzaren arduradunei, egunsentian hasita pikete eta mobilizaziotan aktiboki parte hartuz. Internazionalistak garelako gure eginbeharra da independentzia eta sozialismoa gauzatzea, bide honetan eman beharreko ezinbesteko  pausuak babestuz,   beti ere, ekarpen hau izanik, egin dezakegun hoberena gainerako herrien askapen prozesuak sendotu ahal izateko!

Martxoaren 29an denok kalera!
Gora euskal herria internazionalista!
Independentzia eta sozialismoa lortu arte, hamaika herri borroka bakarra!

En los últimos años el pueblo trabajador está soportando un brutal ataque del capital: recortes laborales, denegación de sus derechos sociales y políticos, represión…como suele ocurrir en tiempos de crisis, dejando en evidencia que al capital no le preocupa dar golpes de estado, empobrecer a la ciudadanía o dejar en manos de una minoría derechos universales como la educación o la salud. Pero el problema viene de lejos; es tan viejo como el propio capitalismo. Este modelo solo satisface los caprichos del mercado, explotando injustamente a los pueblos, a la clase trabajadora, a las mujeres y a la madre tierra, entre otros. Por lo tanto, no estamos luchando contra una situación puntual, sino contra un sistema en su totalidad.

Para hacer frente a este ataque en la vieja Europa han surgido nuevas resistencias. Aunque el ejemplo de Grecia es el más significativo, hay muchos otros pueblos trabajadores en pie, luchando por sus derechos. Porque si queremos construir nuestro futuro, no tenemos más opción que organizarnos y luchar y, para eso, es imprescindible responder como pueblo, articular movimientos populares y hacer nuestra la calle. No comenzamos ayer en este camino y en las próximas semanas tampoco se va a terminar nada. Hay mucho por hacer y está en nuestras manos, mostrando los dientes, empezar a poner las primeras piedras de la revolución de Euskal Herria.

Dicho esto, Askapena se suma a la convocatoria de huelga en Hego Euskal Herria y extiende el llamamiento al pueblo, para que ese día les demos una respuesta tan amplia como directa a los responsables de la opresión que sufrimos, tomando parte activa en piquetes y movilizaciones desde primeras horas de la mañana. Como internacionalistas nuestro deber es lograr la independencia y el socialismo, peleando cada paso a dar en este camino, porque es la mejor aportación que podemos hacer para apoyar los procesos de liberación del resto de pueblos.

Martxoaren 29an  denok kalera!
Gora euskal herria internazionalista!
Independentzia eta sozialismoa lortu arte, hamaika herri borroka bakarra!

 

Taxonomy upgrade extras: 

Gehitu iruzkin berria

Full HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Filtered HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Baimendutako HTML markak: <a> <em> <strong> <cite> <blockquote> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
randomness