"Garapenerako bidean dauden herriak", auzokoen garapenak zapaldutako herriei adituek ematen dieten izena da

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Maiatzak 1: Borrokan jarraitzeko harrotasuna

Maiatzaren bata, harrotasunez, langile eta herri langile izatearen kontzientziaz ospatu beharreko eguna da.

Ezin ahaztu, Chicagon izaniko gertaerek dutela egun honen  jatorria, nahiz egun, AEBetan ez den maiatzaren bata ospatzen. Hala ere, langile haien borroka eta duintasunak, 126 urteren ostean bere lekua du mundu zabalean, ez haien oroimenak soilik baizik eta   etorkizunera begira  egin beharreko borrokak eta eman beharreko pausuak aldarrikatzekoa. Izan ere, egungo ingurumarian, inoiz baino beharrezkoago da, garenaren kontzientzia eta nortasuna ez galtzea.

Kapitalaren erasoaldi bortitzenetarikoan, bortitzenean ez bada, aurkitzen gara, non, datorrena daukaguna baino askoz kaxkarragoa izango dela dirudien, non Grezian edo Italian gertatu bezala, demokrazia burgesa bera hankaz gora bota, eta XXI. mendeko diktadura berriak ezarri dituen kapitalak eta merkatuek, non Inperialismoak hainbat gerra fronte berri zabaldu dituen, honek, kostu politikorik apenas sortu gabe, Libian edo Sirian egin bezala.

Zeru gaina ilun dugu beraz, baina argi izpiak non nahi topa genitzazke. Prozesu Bolivariarra sendotzen ari da azken urteotan, Venezuela eta gainerako herrietan, duela urte gutxi arte, dena baino irlago geneukan Kubari bide lagunak gehitu zaizkio, bestelako herri baten amets edo utopiara bidean. Aspaldion bestalde, ongi otzandutako europa zaharrean borroka eta askatasun nahia berpiztu da.

Batetik, herri txikien ahotsak bere lekua eskatzen du munduan, Eskozia, Herrialde Katalanak, Korsika, Sardiña..., eta tartean Euskal Herria. Bestetik berriz, langile mugimendua eta behean eta ezkerrean gaudenon kontzientzia pizten hasi da berriz ere, grebak, kaleetako protesta ekimenak, azken batean, kapitalismoaren aurkako aldarriak azken urteetako ohiartzunik ozenena sorrarazi du.

Baina, herri langileon etorkizunak, aldarritik haratago sistema kapitalista inperialista errotik botatzeko adinako indar eta zuhurtzia behar du. Honegatik topatuko gara Maiatzaren batean Euskal Herriko kaleetan, gainerako herrien eskakizun eta borrokekin batera, bidelagun.

Gora maiatzaren lehena!

Hamaika herri borroka bakarra!

 

Maiatzaren lehena: Langileon Euskal Herria helburu!

Martxoaren 29an Euskal Herri osoa irten zen kalera. Gure herriak hiru urtetan burutu duen laugarren greba orokorra izan zen. Euskal langileria osoa antolatu egin gara, elkarrekin borrokatu dugu eta inposaketa, murrizketa eta erreforma gehiago ez ditugula onartuko erabaki dugu.

Maiatzaren Lehena argi eta ozen aldarrikatu dugun hori errespeta dadila exijitzeko eguna dugu. Manifestazioak eskualdeka izango dira aurten, Gobernuetatik ezartzen ari diren neurri eta erabakiak pairatzen eta borrokatzen dituzten langile eta herritarrak bizi garen tokietan.

Hego Uribe-Arratia
Arrigorriaga, 13:00etan Argala plaza

Tolosa-Goierri
Tolosa, 12:00etan, Triangelu plaza.

Gasteiz-Lautada
Gasteiz, 12:30etan, Bilbo plaza.

Oarso-Bidasoa
Irun, 12:00etan, Mosku plaza.

Sakana-Larraun
Altsasu, 12:00etan, Foruen plaza.

Busturialdea-Lea Artibai
Lekeitio, 13:00etan Eskolapetik.
Gernika, 12:30etan Merkurio plaza.

Kosta-Urola
Azkoitia, 12:30etan Herriko plaza.

Debaldea
Eibar, 12:00etan, Unzaga plaza.

Donostia-Hernani
Donostia, 12:30etan Bulebarrean.

Iruñealdea-Pirineoak
Iruñea, 12:00etan Udal plaza.

Aiara
Laudio, 12:00etan, Lamuza plaza.

Durangaldea
Durango, 12:30etan, Txiki-Otaegi plaza.

Ezkerraldea
Sestao 12:00etan Las Llanas futbol zelaia.

Eskumaldea
Astrabudua, 12:00etan, Josu Murueta plaza.

Bilbo
Bilbo, 11:30etan, Zabalburu plaza.

Errioxa
Oion, 12:30etan, Plaza.

Erdialde Erribera
Lizarra 12:00etan Santiago plaza.
Tafalla 12:00etan Plazeta de las Pulgas.
Tutera, 12:00etan, Plaza de los Fueros.

Ipar Euskal Herria
Baiona, 10etan Reduit plaza.
Maule 11etan Gurutze Xurian
Hendaia 11.30etan "Champion" handian

 

 

Gehitu iruzkin berria