Lore guztiak moztuko dituzue, baina iritsiko da udaberria...

Pablo Neruda

Hemen zaude

Maiatzaren 20a egun seinalatua Saharako herriarentzat

Maiatzaren 20a egun esanguratsua da oso saharar herriarentzat. Egun honetan baina 38 urte lehenago lehen ekintza armatua burutu baitzuen espainiarren hatzaparretatik askatu nahi zuen askatasun mugimenduak: Frente Polisarioak. Lehen ekintza armatua desertuan burutu zuten, koloniak bertan zuen postu militar baten aurka hain zuzen. Ondoren piskanaka espainiar inperialisten presentzia galtzen joan zen eta kostaldean batu ziren indar okupatzaileak.

Ez zen hala ere lehen askapen mugimendua izan Frente Polisarioa. Izan ere, 1969an Sanguia el Hamra eta Rio Oro ren askatasunerako erakundea sortu baitzuten, besteak beste, Mohamed Sidi Brahim Basir, Basiri bezala ezagutzen den aktibista desagertuak. Bide baketsuen bitartez, independentzia lortzea zuen helburu, batez ere El Aioun inguruan sorturiko mugimenduak. 1970eko ekainaren 17an, kanpaleku manifestaldi bat burutu zuten, herri honetan bertan, ondorioak ordea, ez ziren hain baketsuak izan. Espainiako legioak gogor egin zuen beraien aurka, 40 hildako baino gehiago utziz, zaurituak ehunka batzuk eta tartean lehen desagertuak. Basiri bera orduan atxilotu zuten eta gaur arte inork ez du jakin zer egin zuten berarekin. Bide baketsuak berriz ere erantzun militarra eta errepresiboa jasan zuen.

Izan ere ez da bidea edo modua  sarri zigortzen den bakarra, asmoa eta ideia bera zigortzen da, bide batean edo bestean eta sahararrek ongi dakite hau, gainerako herri zapalduok bezalatsu. Bide baketsuak indarra galdu zuen beraz 70eko hamarkada hasi berrian eta estrategia politiko armatua gailendu zitzaion. Egun, paradoxa bat dirudien arren, sahararrak 2010eko kanpaleku baketsu bat burutu zuten azaroan, esan beharrik ez dago zein izan zuen ondorioa. Egunotan berriz ere armak hartzearen bideak indarra hartu du berriz. Ez da jadanik gazteen edo gazteenen kontu bat indarrera jotzea, gero eta zabalduago dagoen asmoa da, bai errefuxiatu guneetan eta baita lurralde okupatuetan ere.

Historia errepikatu egiten da sarri, eta hona hemen antzekotasun handiko gertaerak hamarkada batzuk atzera eginik ere. Generazio berri bati, berriz ere bide baketsuetan hasitako bidea, zapuztu, kolpatu eta akabatu zaio, oraingoan Marokoko indarren aldetik.Urte hauetan izugarri aldatu da ordea testuingurua, Argeliaren babesak ez du ordukoaren antzik eta kolono marokoarrak sahararrak baino gehiago dira jadanik mendebaldeko Saharan, urteetako desgastea... Hala ere, errepresioak errepresio bizirik dirau oraindik askatasunaren desirak eta hartzen duten bidea hartzen dutela, berau herri honi dagokion erabakia baita, guk babesten jarraitu behar ditugu, herri zapaldu garelako eta euskaldunok gure askatasuna lortzeko bidean egonik ere, inoiz herri bat ez delako aske izango, munduan beste herri bat zapaltzen duten heinean.

Gora Sahara askatuta!

Herriok independentzia!
 

randomness