Lore guztiak moztuko dituzue, baina iritsiko da udaberria...

Pablo Neruda

Hemen zaude

Maputxe herria eta preso politikoak hizpide izango dira datorren asteartean Iruñean

Maputxe herrriari bruzko hitzaldia izango da Askapenaren lokalean (Jarauta 21, Iruñea) datorren asteartean, Maiatzak 15, 19:30etatik aurrera.

Jatorrizko herria eta preso politiko maputxeen egoeraz arituko dira.

Preso politiko maputxeei elkartasuna! Idatz esaiezu!

Maputxeen historia

Herri zapalduon kontakizuna beti dago lotua herrien altxamendu eta inperioen kolonizazioekin, garaile eta garaituekin. Maputxe herriak ere dakigunez, Inken aurkako gudak izan  zituen lehenik, baina azken bost mendetara erreparatuz gero, ez dira gutxi izan beraien aurka, Abya Yala hegoaldean izandako eraso inperialistak eta hauei erantzun asmoz antolaturiko  herri erresistentziak.

Historian zehar izan den geozidiorik basatienean, “amerikaren kolonizazioan” alegia, maputxeek gogor egin zuten Gaztelako tropen aurka, hain gogor, jatorrizko herririk bakanetarikoena baita berau kontinente osoan aurre egiten  tropa inperialei eta ondorioz hitzarmenak egitera behartu zuten biblia eta ezpataren erreinua. Bio-Bio ibaitik beherako mugak 1825 arte iraun zuten, baita Txileko estaua sortu geroztik ere. Honela dio garaiko legeak: La línea divisoria no se pasará para esta, ni para aquella parte sin el respectivo pasavante de quien mande el punto por donde se pase, y el que lo haga sin este requisito será castigado como infractor de la ley.

Honela,  XIXmende erdira arte  iraun zuten maputxeek euren antolamendu eta arauak ezarriz Atlantikotik Pazifikora arteko lur eremu luze zabalean. Txile eta argentinar estatuak sortzearekin batera ordea, hauen gaineko kontrola eta lurraldeen aberastasunak berreskuratzeko beharra gailendu zen estatu sortu berritan hamarkadak pasa ahala . Honetarako,  bi aldeko gerra hasi zuten mendearen azken aldera, herri langileei bizkar eman eta lur jabe handien eta krioloen interesak babesteko asmotan:  “Campaña del desierto” Argentinako aldean eta “Guerra del Pacifico”  Txileko estatuan. Milaka lagun erahil zituzten guda hauetan, esklabu bilakatuz hainbat eta hainbat, emakumeak hirieako etxeko lanak egitera behartuz, irla galduetara eramanez, museotan  garaikur gisan erakutsiz... Bi mende hauetan, lur eremu zabal eta aberatsak izatetik, ipar amerikako jatorrizko herrien pareko, erreserba gisako komunitatetan bizitzera behartu dituzte maputxeak, gainerakoek berriz, bizitzeko adina lurrik ez eta hirietara joan beharrean izan dira.

Koloniazio prozesu guztiak bezala honetan   ere, jazarpenaren ondorioz bertakoen hizkuntza, ohiturak eta bizimoduak inposatu dira, bide batez, sistema kapitalistaren mesedetan behar adinako esplotazio moduak bilatuz, lurrik gabeko nekazariak  lan esku merkera kondenatuz batetik eta  ordurarte eurenak ziren lurrak ustiatuz bestetik:  mehatzak, monokultiboak(batez ere eukaliptoa) eta ibairik handienetan berriz hidroelektrikak ezarriz.

1994ko urtarrilaren 1ean Mexikon Zapatisten altxamenduarekin batera, jatorrizko herrien harrotasuna eta iraultza gosea piztu zen kontinente guztian zehar, Ketxuak, Guaraniak, Aymarak, eta baita maputxeek ere, euren eskubideen alde burua altza eta hortzak erakusten hasi ziren. 90ko hamarkadan sortu zen CAM (Coordinadora Arauco Malleco) alderdi politiko militarra ere. Maputxeen eskubideak errebindikatuz,  eurei dagozkien lurrak bereganatzen hasi ziren, dagoeneko 17 mila hektarea berreskuratzera iritsi dira,   Txileko burgesiaren interesak eta multinazionalen aurkako eraso eta saboteiak burutuz: Endesa, Iberdrola, egur ekoizleak...

Geroztik errepresio basatia jasan behar izan dute batez ere Txilen, izan ere Pinochet-en diktadura    formalki amaitu arren, espainiar estatuaren gisako aldaketa gutxiko transizioa izan du Txilek, eta    lege antiterrorista(18.314 Legea), “testigos sin rostro” deiturikoen akusazio faltsuak, adin txikikoen aurkako erasoak, atxiloaldi prebentiboak,  komunitatetan inkursio militarrak, atxiloketak, torturak hilketak... bere horretan iraun dute gaur egunera arte .

Gartzeletatik ere borrokari ez diete muzin egin maputxeek, eta ez dira gutxi izan egindako protesta eta gose grebak. 2008ko urtarrilean esaterako, amaiera eman zion Patricia Troncosok  112 egun arte iraun zuen gose grebari. 2010ean ere greba esanguratsua burutu zuten gartzela desberdinetan sakabanaturik zeuden preso politiko maputxeak. Egun 10 kide daude gartzeletan, hauek ez bait zuten estatuarekin pakturik egin nahi izan, besteak beste, lege antiterrorista baliogabetzea eskatzen baitzuten.

Centro de Detención Preventiva (CDP) de ANGOL (Los Confines S/N).

1.- Lorenzo Alex Curipan Levipan /  de 2009ko urriaren 25etik / Comunidad Mapuche Rankilko, Collipulli..

2.- Omar Eusebio Huenchullan Cayul / 2008ko abenduaren 15etik / Comunidad Autónoma Temucuicui, Ercilla..

3.- Jonathan Sady Huillical Méndez /  2009ko apirilaren 14tik /  Icalma..

4.- José Santiago Huenuche Reiman /  2009ko apirilaren 11tik /  Lumaco.

5.- Ramón Esteban Llanquileo Pilquiman /  2009ko apirilaren 11tik /  Puerto Choque..

6.- Héctor Javier Llaitul Carillanca /  2009ko uztailaren 15etik /  San Juan de la Costa..

7.- Daniel Javier Levinao Montoya /  2011ko azaroaren 2tik / Comunidad Wente Winkul Mapu,      Chequenco,Ercilla..

8.- Paulino Javier Levipan Coyan / 2011ko azaroaren 2tik / Comunidad Wente Winkul Mapu, sector Chequenco, Ercilla..

9.- Juan Huenchullan Cayul /  2011ko azaroaren 26tik / Comunidad Autónoma Temucuicui, Ercilla..

Centro de Cumplimiento Penitenciario (CCP) de TEMUCO (Av. Balmaceda Nº 450).

10.- Daniel Huentecura Huentecura /2011ko apirilaren 8tik/ Comunidad Currihual Huenchual, sector Taife, Carahue..

Mapudungu  hiztegitxoa
mapu- lurra
che -jendea
peñi -anaia
lamngen- arreba/ahizpa
marichiweu- irabaziko dugu
mari-mari- kaixo
peukallal- gero arte
newuen- indarra

 

Gehitu iruzkin berria

Full HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Filtered HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Baimendutako HTML markak: <a> <em> <strong> <cite> <blockquote> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.