Iraultzak kale itsuetan gertatzen dira.

 

Hemen zaude

Maputxe herriaren borroka izpide Atarrabian igande bitartean

Asteburu honetan II Jardunaldi Internazionalista antolatu du Iruñeako Askapenak.

Askapenaren 25. urteurrenaren ospakizunen barruan, Atarrabiako Gaztenean Maputxe herria izango dute hizpide hitzaldia, musika eta gastronomiaren bidez.

Hala, ostiralean, hilak 26, 20:30etatik aurrera maputxe herriko janaria dastatzeko aukera izango da.

Igandean, berriz jardunaldiario bukaera emateko Maputxeen borrokari buruzko hitzaldia izango da 19:00etan.

Maputxe herriaren borrokaren historia

Herri zapalduon kontakizuna beti dago lotua herrien altxamendu eta inperioen kolonizazioekin, garaile eta garaituekin. Maputxe herriak ere dakigunez, Inken aurkako gudak izan  zituen lehenik, baina azken bost mendetara erreparatuz gero, ez dira gutxi izan beraien aurka, Abya Yala hegoaldean izandako eraso inperialistak eta hauei erantzun asmoz antolaturiko herri erresistentziak.

Historian zehar izan den geozidiorik basatienean, “amerikaren kolonizazioan” alegia, maputxeek gogor egin zuten Gaztelako tropen aurka, hain gogor, jatorrizko herririk bakanetarikoena baita berau kontinente osoan aurre egiten tropa inperialei eta ondorioz hitzarmenak egitera behartu zuten biblia eta ezpataren erreinua.

Bio-Bio ibaitik beherako mugak 1825 arte iraun zuten, baita Txileko estaua sortu geroztik ere. Honela dio garaiko legeak: La línea divisoria no se pasará para esta, ni para aquella parte sin el respectivo pasavante de quien mande el punto por donde se pase, y el que lo haga sin este requisito será castigado como infractor de la ley.

Honela, XIXmende erdira arte iraun zuten maputxeek euren antolamendu eta arauak ezarriz Atlantikotik Pazifikora arteko lur eremu luze zabalean. Txile eta argentinar estatuak sortzearekin batera ordea, hauen gaineko kontrola eta lurraldeen aberastasunak berreskuratzeko beharra gailendu zen estatu sortu berritan hamarkadak pasa ahala. Honetarako, bi aldeko gerra hasi zuten mendearen azken aldera, herri langileei bizkar eman eta lur jabe handien eta krioloen interesak babesteko asmotan: “Campaña del desierto” Argentinako aldean eta “Guerra del Pacifico” Txileko estatuan. Milaka lagun erahil zituzten guda hauetan, esklabu bilakatuz hainbat eta hainbat, emakumeak hirieako etxeko lanak egitera behartuz, irla galduetara eramanez, museotan garaikur gisan erakutsiz.

Bi mende hauetan, lur eremu zabal eta aberatsak izatetik, ipar amerikako jatorrizko herrien pareko, erreserba gisako komunitatetan bizitzera behartu dituzte maputxeak, gainerakoek berriz, bizitzeko adina lurrik ez eta hirietara joan beharrean izan dira.

Koloniazio prozesu guztiak bezala honetan   ere, jazarpenaren ondorioz bertakoen hizkuntza, ohiturak eta bizimoduak inposatu dira, bide batez, sistema kapitalistaren mesedetan behar adinako esplotazio moduak bilatuz, lurrik gabeko nekazariak  lan esku merkera kondenatuz batetik eta  ordurarte eurenak ziren lurrak ustiatuz bestetik: mehatzak, monokultiboak (batez ere eukaliptoa) eta ibairik handienetan berriz hidroelektrikak ezarriz.

1994ko urtarrilaren 1ean Mexikon Zapatisten altxamenduarekin batera, jatorrizko herrien harrotasuna eta iraultza gosea piztu zen kontinente guztian zehar, Ketxuak, Guaraniak, Aymarak, eta baita maputxeek ere, euren eskubideen alde burua altza eta hortzak erakusten hasi ziren. 90ko hamarkadan sortu zen CAM (Coordinadora Arauco Malleco) alderdi politiko militarra ere. Maputxeen eskubideak errebindikatuz, eurei dagozkien lurrak bereganatzen hasi ziren, dagoeneko 17 mila hektarea berreskuratzera iritsi dira, Txileko burgesiaren interesak eta multinazionalen aurkako eraso eta saboteiak burutuz: Endesa, Iberdrola, egur ekoizleak...

Geroztik errepresio basatia jasan behar izan dute batez ere Txilen, izan ere Pinochet-en diktadura formalki amaitu arren, espainiar estatuaren gisako aldaketa gutxiko transizioa izan du Txilek, eta lege antiterrorista (18.314 Legea), “testigos sin rostro” deiturikoen akusazio faltsuak, adin txikikoen aurkako erasoak, atxiloaldi prebentiboak,  komunitatetan inkursio militarrak, atxiloketak, torturak hilketak... bere horretan iraun dute gaur egunera arte.

Gehitu iruzkin berria

randomness