Lore guztiak moztuko dituzue, baina iritsiko da udaberria...

Pablo Neruda

Hemen zaude

"Nola eraiki biharko EH?": Larunbatean Heletan antolatutako mahainguruaren kronika

Joan den asteburuan Euskal Herria Zuzenean Jaialdiaren 17. edizioa ospatu zen Heletan eta urtero bezala musika, antzerkia, eztabaidak eta alternatibak plazaratu dira.

Aurten ere, Askapenak parte hartu du Elkarteen Herrixkan igande goizez kamisetak saltzeko mahai bat jarriz, baina larunbateko mahai inguruan egoteko aukera ere izan genuen.

"Nola eraiki biharko Euskal Herria" izenpean, kanpotik etorritako hainbat lagunek parte hartu dute eta haien esperientziak plazaratu zituzten.

Larunbateko egitasmoa, kapitalismoak sortu duen krisiari aurre egiteko ekarpenak elkartrzukatzeko aukera interesgarria izan zen: alternatiba sozioekonomikoak, energia alternatiboak, prekarietateari aurre egiteko aukerak etab.

Hona hemen mahai inguruaren audioa entzuteko edo deskargatzeko estekak:

Audio entzuteko klik hemen

Audio deskargatzeko klik hemen

 

Gehitu iruzkin berria

randomness