Gure mendekua geure haurren irribarreak izango dira

Bobby Sands

Hemen zaude

Pakito Arriarani omenaldia

pakito arriaran

Datorren larunbatean, hilaren 26an, Arrasateko Monterron parkean, Pakito Arriaran hil zuteneko 25. urteurrenagatik ekitaldia egingo dugu Askapenak eta Arrasateko Salvadorren Lagunak.

berria.info

gara.net

 

 

eman eskuineko geziei (aurreratzeari, Pakitoren bideoa bigarrena da eta)

Pakito Arriaran euskal mugimendu internazionalistaren ikur handienetakoa da. Askapena osatzen dugunontzat, eredu maitagarri bat. Pakitok bere bizia eman zuen munduaren aldeko borrokan, herrion mundu eta munduko herrien aldeko borrokan.

Pakitok bere herriaren askatasuna munduko herrien askatasunarekin ezinbesteko loturan ulertzen zuen.

Pakito buru belarri jardun zen bere sorterrian, Euskal Herrian, askatasunaren aldeko
borrokan eta ez zuen zalantzarik izan bere herrian hasitako borrokari bere beste herri kuttunean, Salvadorren, segida emateko, han Pakito Juanzito bilakatu zen.

Begoña García Arandigoien eta Marta Gonzalez-ek ere Salvadorren utzi zuten beren bizia urte batzuk beranduago eta Pakitori egingo diogun omenalditxo hau beraientzat ere izan dadila!!!

Pakito, Begoña eta Martaren haziak fruituak eman ditu eta gehiago emango ditu, Euskal Herriko mugimendu internazionalistak zuei segida duina ematea du helburu eta ez dugu etsiko gure herria egunez egun internazionalistagoa izateko bidean.

...............................................

EGITARAUA
-Bilbon asteazkenean 19etan Ronda kaleko Herriko taberna, eta Iruñean Ostegunean (kalderapeko 20:00) hitzaldiak hurrenez hurren.  Gilberto Rivera eta Julio-k.

-Arrasaten erakusketa aste osoan zehar Irati Tabernan.

IRAILAREN 24an, OSTEGUNA:

-El Salvadorrera brigadista joan direnek ikusentzunezko hitzaldi foroa emango dute
Arrasaten. Kultur aten izango da 19:00etan.

IRAILAREN 26an, LARUNBATA:

-Bazkari Herrikoia + Bideo emanaldia Uarkape frontoian. Sarrerak salgai daude Beinke dendan, Basati Tabernan, eta Irati Tabernan. Ikasle/Langabetuek: 10 euro. Langileek 20 euro.
-18:30etan ekitaldia eta omenaldia Monterron Parkean Pakito Arriaran Arregi, Begoña Garcia Arandigoyen, eta Marta Gonzalez-i.
-Gauean festa Gaztetxean. 

Gehitu iruzkin berria

randomness