Lore guztiak moztuko dituzue, baina iritsiko da udaberria...

Pablo Neruda

Hemen zaude

Tolosa eta Alegiako alkateek EH-Palestina Egunean parte hartzeko deia egin dute

Atzo goizean Tolosako Udaletxean, Euskal Herria Palestina Sareak Alegian ospatuko den EH-Palestina Egunaren egitaraua eta zehaztasunak aurkeztu eta gonbitea luzatu dute, baita datozen asteetan Tolosan egingo diren ekimenak aurkeztu ere.

Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak publikatu duen artikulua

Ibai Uriartek (Tolosako alkatea), Unai Iraolak (Alegiako alkatea), Jesus Artetxek (Biladi Elkartea) eta Julen Zulaikak (EH-Palestina Sarea) Alegira joateko garrantzia azpimarratu dute.

Alegiako udalak, tolosaldeko gainerako udalen babesarekin eta Euskal Herria Palestina sarearekin elkarlanean, lehenik eta behin, Alegian, Maiatzaren 12an izango den Palestina Euskal Herria eguna aurkeztu eta bertara etortzeko gonbita luzatu nahi dizue.

2010eko irailean, Alegiako udala eta Al`Ain errefuxiatu guneak senidetze hitzarmena sinatu zuten, Zestoa, Igorre eta Arbizuk egin bezala, Marda, Bir Zeit eta Ni"lin palestinar herriekin. Honela, bi herrien arteko zubi lanak eraikitze bidean, mugarri izan nahi luke larunbateko egunak. Aldarrikapen eta festa giroan ospatuz, Palestinarekiko elkartasuna sendotu eta saretzea du helburu ekimenak. Badakigu, une gogorrak direla palestinarrentzat hauek, gose greban euren eskubideen aldeko borrokan diraute bi militatik gora preso politiko palestinarrek, kaleetan berriz, protesta eta elkartasun keinuak indartzen ari diren heinean, euren aurkako errepresioak ere gora egin du. Bitartean palestinarren aurkako zapalkuntzak etenik gabe jarraitzen du, Gazako blokeoa, Zisjordaniako apartheid harresia, milioika errefuxiaturen eskubiderik eza...

Zentzu honetan, Palestina EH sarearen oinarrizko aldarriak bere biziko garrantzia du, Palestinarren hondamendia hasi zela 64 urte beteko diren Nakba egunaren ateetan. Izan ere, palestinarekin elkarlana eta elkartasuna bultzatu behar dira aparheid politikari bizkar emanez, eta modu berean, Israelgo estatu sionistarekin, harremanak eteteko konpromezua berretsi nahi genuke, BDZ nazioarteko kanpainari jarraipena emanez. Eta bide batez, gainerako elkarte, eragile, udalerri eta norbanakoak ere bide honetan pausu irmoak eman eta BDZ deialdiarekin konpromoezua har dezazuen eskatu nahi dizuegu.

Eta besterik gabe, eskerrak ematearekin batera, datozen egunetan izango diren ekimenen berri eman nahi genizueke:

-Larunbata, Maiatzak 12, Palestina EH egunaren baitan:

11:00etan hasita olibondo landaketa

12:00tan ekitaldia udaletxe plazan

ondoren txoko eta postu desberdinak: haurren txokoa, kometa tailerra, material postua, Uhintifada irratsaioa zuzenean, falafel dastaketa postua...

14:30tan herri bazkaria eta euskal eta palestinar dantzak ondoren

21:00etan Zahagi ardoa

23:00tan konzertua gaztetxean: Manillares Iturriaga eta DJak

 

Taxonomy upgrade extras: 

Gehitu iruzkin berria

Full HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Filtered HTML

  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Baimendutako HTML markak: <a> <em> <strong> <cite> <blockquote> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as denak or other.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.