Bi herri ditut maitatzeko eta mundu bat bere alde borrokatzeko

Pakito Arriaran

Hemen zaude

Zer da Askapena?

Askapena, 1987an jaiotako euskal erakunde internazionalista da.

  • Euskal Herriko erakundea gara: Euskal Herria bere askapen borrokan ari den herri bezala ulertzen dugu, askapen soziala eta nazionala. Zentzu horretan gure herrian sozialismoa eta independentziaren aldeko askapen borrokarekin bat egiten dugu. Areago: euskal herria internazionalista eraikitzeko ezinbestekoa ikusten dugu sozialismoan eta burujabetza politikoan aurrerapausuak ematea.
  • Gure herriaren askapena ezin dugu ulertu, eta ezin dugu garatu, munduan inperialismoaren aurka borrokatzen diren herriekin elkartasuna jorratu gabe. Herriok elkarren laguntza eta samurtasuna behar dugu: joan eta etorriko elkartasuna. Euskal Herriaren askapen borrokan aurrera pausuak eman ditzagun herrien elkartasuna behar dugu eta modu berean gure herrian inperialismoaren aurka borrotzen diren herrientzat elkartasuna jorratu.

Gure lan esparruak 3 dira:

  • Euskal Herrian beste herrientzako elkartasuna piztea, ideologikoki borrokatzea, mobilizatzea eta elkartasun jarrerak garatuarazi.
  • Munduko beste herrietan Euskal Herriaren askapen borrokarekiko elkartasuna piztu, lagundu eta bultzatu.
  • Globalizazioaren Aurkako Mugimenduan parte hartu eta bi norabideetan eragin: batetik euskal herriaren presentzia eta ahots propioa landu, eta bestetik, askapen borrokan ari diren herrien aldeko jarrerak eta lanketak eginez.

Esparru hauetan eta gure oinarri ideologikoari erantzunez kokatzen ditugu gure eguneroko jarduna, elkartasun kanpainak, brigadak, jardunaldi internazionalistak, Euskal Herriarekiko elkartasuna, Euskal Herriko zein kanpoko beste talde eta erakundeekin egiten dugun harremana edota elkarlana.