Nahiago zutik hil, belauniko bizi baino

Dolores Ibarruri

Hemen zaude

Gomendatuak

Euskara

#Brigadak14 aurkeztu ditugu Txantrean

Atzo, Txantreako auzotegi lokalean egon ginen aurtengo brigada kanpaina aurkezten eta mahainguru bat egin genuen Saharako lurralde okupatuetan egondako brigadista batekin.

Aurkezpena 19.30tan hasi zen askapena eta brigaden inguruko azalpen labur batekin. Bertaratutakoei azaldu zitzaien brigaden helburu nagusia zein den: joan-etorriko internazionalismoa praktikatzea, brigadaren helmugako lurraldean gertatzen dena jasoz gero hemen kontatzeko eta hemen gertatzen dena bertako jendeari kontatzea, borrokan ari diren herri langileen arteko zubi-lana eginez. Hitzaldira hurbildutakoek interes berezia agertu zuten Gaztela-Aragoi eta Herrialde Katalanetara egin behar diren brigadekiko, izan ere, dakizuen bezala, aurten lehen aldiz antolatuko dira brigada hauek.

#Brigadak14 aurkeztu ditugu Usansolon

Pasa den astean izan ginen Usansolon aurtengo #Brigadak14 aurkezten. 15-20 bat kide internazionalista batu ginen herriko tabernan eta bertan, gure laguna den Izaskunek pasa den urtean brigadetan izaniko esperientzia kontatu zigun, zer egiten den, formakuntza saioak...... Bera Saharako lurralde okupatuetan izan zen eta dokumental bideo baten bitartez bertako egoera eta egunerokotasunaren gordintasuna ere azaltzeko astia izan zuen.
 
Gaurko egoeraren bortitza azalduta ere herrikora hurbildu diren hainbat gazte esperientzia bizitzera animatu zituen eta aurtengoan brigadetan izena ematera gonbidatu. Afaltzeko edo tertuliak eragindako josea arintzeko kuskus goxoa prestatu zuen Usansoloko lagun batek eta musika ederrarekin amaitutzat jo genuen aurkezpena.

#Brigadak14 aurkezten jarraitzen dugu

Dagoeneko hamaika hitzaldi eta aurkezpen egin ditugu, baina oraindik ere ez dakizula zer diren Brigadak? Zer den Brigadista izatea? Ikusi bideo hau, Topatuk pasa den urtean brigadetan joan ziren kideen esperientzia jasotzen da bertan.

Baina oraindik ere zalantzak badituzu, lasai. Datozen egunetan hitzaldi berriak antolatu ditugu eta seguru zure herrian edo inguruan ibiliko garela. Hurbildu, brigadista baten eskutik Venezuela, Sahara, Argentina, Uruguay edo Palestinako errealitatea ezagutzeko eta esperientzia pertsonala nolakoa izan den jasotzeko aukera izango duzu.

La represión no frenará el movimiento popular

Ustez, pasa den larunbateko "Rodeamos el Congreso" ekimenarekin erlazionatuto zazpi pertsonen atxiloketa salatu du Izquierda Castellanak.

Hona hemen komunikatua:

Agur eta ohore Igor!

Brasilen duela bi hilabete izaniko istripu baten ondorioz Igor Urrutikoetxea LAB eko nazioarteko harremanetarako arduraduna hil dela jakin ostean Askapenak honakoa jakinarazi nahi luke:

Lehenik eta behin doluminik sentituenak eta animorik beroenak Igorren sendi eta lagunei eta LAB eko militante guztioi. Bigarrenik, Askapenatik  azpimarratu nahi genuke Igorren izaera internazionalista, gainerako borrokak bere egin izan ditu, hainbat aldiz brigadista bezala joanez,  Palestinara, Saharako lurralde okupatuetara aurtengo brigadetan bezala, baita Kurdistanera eta beste hainbat txokotara ere.

Euskal Herrian antolatu diren elkartasun esparru orotan izan da partaide eta bultzatzaile, EH Palestina Sarean, boikotaren aldeko ekimenak bultzatuz, Kolonbiakoa errepresioa salatuz, Kuba edo Venezuelako prozesu iraultzaileak babestuz, Greziar edo Andaluziako langileriarekin bat eginez...

Guretzat beraz, balio handiko internazionalista bat galdu dugula esatea dagokigu, tristuraz baina bidean jarraitzeko irmotasunez, mila esker Igor, adiorik ez!

Hamaika herri borroka bakarra!

Pirritx eta porrotxen Munduko loreak bideoaren estreinaldia

Joan den urteko azaroan Askapenaren 25.urturrena ospatu genuen Altsasun, eta lagun askorekin batera, Pirritx, Porrotx eta Marimotots gonbidatu izan genituen.

Gure pailazo maitagarriek Sakanako haurrekin murala margotu eta irudiak grabatu zituzten.

Irudi horiek baliatuz Munduko loreak bideoa egin dute.

Haurtxoek eta herriek libre izan behar dute!

Hamaika herri borroka bakarra! 

Orriak

Subscribe to RSS - Gomendatuak
randomness