Nahiago zutik hil, belauniko bizi baino

Dolores Ibarruri

Hemen zaude

Eire

Ipar Irlandako prozesua eta preso politikoen parte hartzeari buruzko hitzaldia Urtarrilaren 6an Baionan

En français

Ipar Irlandako prozesua eta preso politikoen parte-hartzeari buruzko hitzaldi bat izanen da ostiralean, Urtarrilaren 6an, Baionako IUTn arratsaldeko 20:00etan.

Parte hartzaileak:

-Pat Sheehan, Sinn Feineko diputatua, IRAko preso politiko oiha eta 1981. urtean gose greba luzean parte hartu zuena.

-Sorj Chalandon, "Libération" egunkariaren kazetaria 2007 arte izan zena eta gaur egun "Canard Enchaîné" aldizkarian lan egiten duena. Erreportai eta nobelak idatzi ditu, besteen artean Ipar Irlandako prozesuari buruz.

-Julie Duchatel, Denis O'Hearn idatzi duen Bobby Sands-en biografia frantsesez itzuli duena.

Fermin Vila euskal preso politikoaren aurkako Euro Aginduaren gaineko bista Belfasteko Epaitegian

Joan den Abenduaren 16an Belfasteko Epaitegian Fermin Vila euskal preso politikoaren aurkako Euro Aginduaren gaineko bista egin zen. Fermin 2010ko uztailean Belfasten atxilotu zuten Espainiako Entzuegi Nazionaleko eskaera bat dela medio.

Ordutik Belfast ondoko Maghaberry espetxean dago. Gaur azken bistarako epaitegira ekarri dute. Han Belfasteko Euskal Herriarekiko Elkartasun Taldearen kideen, Pat Rice errepublikar beteranoa, Pat Sheehan preso ohia eta gaur egun Sinn Féineko parlamentaria eta Arturo Villanueva, 2009an Belfasten atxilotua eta extradizio prozesua irabazi zuen euskal errefuxiatuaren sustengua jaso du

(argazkian bistara hurbildu direnetako batzuk).

Defentsaren argudio ildo nagusia Ferminen aurka aurkeztu diren frogak atxilotutako euskal herritar batzuk torturapean egindako aitorpenak zirela izan da. Fiskalak ez du bestelako argudiorik aurkeztu horren aurka. Euskal presoen sakabanaketa eta epaile espainiarren politizazioa ere aipatuak izan dira.

Epailearen ebazpena urte berrian espero da.

Dos centenares de personas asisten al Festival de la Solidaridad Vasca en Dublin

El sábado 22 de octubre, el Comité Dublinés de Solidaridad Vasca celebró la segunda fiesta anual de solidaridad.  Además de los que asistieron a la sala principal, donde se mostraron los videos, donde estaba la comida y el bar y donde se realizaba la charla, otros también visitaron la exhibición en otra sala aparte.

Se mostró una compilación de videos cortos con muchos subtítulos preparados por el comité.  Estos eran de aspectos de baile, de música, de manifestaciones y de represión policial, de agresiones fascistas y incluso del desalojo del centro social Kukutza.  Igualmente, la exhibición, bajo el titulo de “The Basque Country – Images of Repression and Resistance” (Euskal Herria -- Imágenes de Represión y de Resistencia), contenía una serie de imágenes de aspectos de la vida Vasca, incluso de deporte, de música, de represión y de tortura, de ilegalizaciones y de manifestaciones, de paisaje, de danza.

Elkartasunezko festibala Dublinen datorren asteburuan

Kartela handiago ikusteko klik egin

Datorren larunbatean Dublinen ospatuko den festibalaren kartela. Informazio gehiago hemen.

Egitaraua:

SATURDAY 22rd

4pm Doors open

Basque Exhibition -- images of Basque country, culture, repression and resistance.

Food & drink, videos, recorded music, solidarity items stall, raffle for Basque prizes.

7 – 8pm- Talk & presentation: THE BASQUE COUNTRY & THE CURRENT SITUATION

8 – 9.30pm- Taberna Ibilaria -- Basque folk singers and musicians

9.30pm - Late  Mix of recorded music, including Basque punk, ska, rock, folk

SUNDAY 23rd

12.30-3.00pm  KANTUPOTEO (musical pub-crawl, traditional in the Basque Country) with TABERNA IBILITARIA

Fermin Vila euskal presoa babesteko ekimena abiatu du Belfast Basque Solidarity Committee-k

Gaztelaniaz irakurri

Ingelesez irakurri

BBSC-k aste honetan dirua biltzeko ontzi bat aurkeztu du komiteak Fermin Vila euskal presoa babesteko eta bere egoera argira ateratzeko aurrera daraman kanpainaren baitan. Fermin Vila Belfast kanpoaldean dagoen Maghaberry kartzelan dago preso euroagindu prozesuen kontra borrokatuz.

Daithí Ó Cinnéide taldeko koordinatzaileak eta Ciaran Morrison komiteko kide eta preso errepublikar ohiak ondorengoa esan zuten:

“Belfasteko errepublikar bezala ehunka pertsonen kartzelaraketa bizi izan dugu, haietako askok extradizio prozesuak bizi izan dituztelarik. Familia asko eta gure komunitateetako jende askorengan eragina izan du honek eta hala Fermin Vilaren kasuarekin asko eta asko identifikatuta edo nolabaiteko lotura dutela sentitzen dira.

“Bildutako diruarekin Fermin bisitatzera etorri nahi duten senitarteko zein lagunen bidai gastuekin laguntzea dute helburu nagusi nahiz eta kanpainan zehar egingo diren ekimen gehiago antolatzeko ere balio izango duen.

“Fermin Vilaren kanpainaren baitako diru ontzi hauek Belfasteko taberna edota club nabarmenetan egongo dira datozen hilabeteetan zehar kanapainari babesa ekaintzeko asmoz. Tabernetan ontzi hauek eskuragarri izango dira”.

Fermin Vila euskal preso politiko sustengatzeko ibilaldia antolatu dute Belfasten

Larunbat goizean Belfast Basque Solidarity Committeek Fermin Vila euskal preso politikoarekiko elkartasuna adierazteko eta bera eta bere familia sustengatzeko hain beharrezkoa den dirua lortzeko Belfasteko Black eta Divis mendieetatik lau ordutako mendi martxa antolatu du.

Ikusi Fermin Vilaren aldeko mendi martxaren bideoa

Orriak

Subscribe to RSS - Eire