"Garapenerako bidean dauden herriak", auzokoen garapenak zapaldutako herriei adituek ematen dieten izena da

Eduardo Galeano

Hemen zaude

Mexiko

La Realidadeko komunitate Zapatista

Banabilgo desplazatuekin lehen egonaldia egin ostean, Mexikoko egonaldiaren bigarren zatian La Realidadeko komunitate Zapatistan egon dira brigada kideak, BriCoen kanpamentuan. Bertan gure arduradun izan diren kideen hitzekin osatu dute gaurko kronika hau. 

La Realidadeko komunitate Zapatista eta indigena Chiapasen aurkitzen da, Zapatistek egiten duten munizipioen banaketaren barruan, hau da, Municipios Autonomos Rebeldes Zapatistetatik (MAREZ) “Municipio de San Pedro de Michoacan”en. Komunidadeak dira antolakuntza unitate txikienak, ondoren, munizipioak datoz (70-80 komunidadek osatuta) bakoitzak bere autoridade munizipalak izanik eta azkenik Karakolak eta bertako Junta de Buen Gobiernoak (JBG).

Gure kanpamentua zapatisten klinika, eskola, emakumeen kooperatiba eta bost karakoletako (La Realidad, La Garrucha, Oventik, Morelia eta Roberto Barrios) baten ondoan kokatzen da.  Karakolak komunitatearen izen berdIna du “La Realidad, hacia la esperanza”. Komunidade honetako JBGek 15 egunetako txandak egiten dituzte eta 12 gizon eta 12 emakumez osatuta dago. Ez dute soldatarik, dirutan ez behintzat, komunidadeko kideek aportazioak egiten dituzte JBGko kideei soldata bezala emateko.

Bety Cariñoren sendia Euskal Herrian, justizia eske eta bakea aurkitzen

Astebete eman du Bety Cariñoren sendia Euskal Herrian. Mexikon mehatxu eta eraso saiakerak pairatu ondoren, herrialdea utzi behar izan zuten. Horrela, justizia eskaera indartuz eta nolabaiteko egonkortasuna eta bakea aurkituz  bisitatu dute gure lurraldea “Betyren lagunak!” taldearen eskutik.

2010ean akatu zuen MULT talde paramilitarrak Bety Cariño iraultzaile Mixtekarra. Oaxakako estatuan, eskualde trikian kokaturiko eta paramilitarrek setiatutako San Juan de Copala komunitaterako bidean zihoan karabana humanitarioan parte hartzen zuen Bety. Estatuaren konplizitateak kargatutako armek enboskada baten bitartez zuzenean hil zuten, berarekin batera Jiry Jaakkola ikuskatzaile finlandarra ere hilda suertatu zelarik.

Banabilgo desplazatuekin egonaldia

Aurreko kronika, Mexikon aurkitzen diren brigada kideek Banavil izeneko komunitate bateko familia desplazatu batekin. Behaketarako Brigada Zibila (BriCO) izan zela azaldu ziguten. Baina zer dira familia desplazatuak? Kronika honetan Mexikoko errepresioa adibide bat, eta nola ez, erresistentzai eta aldarrikapena nola antolatzen den azalduko digute brigada kideek. 

Aurreko kronikan aipatu genuen bezala, Fraybak behaketarako brigada zibilak antolatzen ditu eta emergentzi egoera baterako laguntza eskatu digu. Burututako ekintza hauek "Rostros del Despojo" izeneko programa baten barruan daude, non komunitate indigenek jasandako injustizien eta inpunitatearen aurka lan egiten dute, salaketak eginez. Giza eskubideen urraketen egileak identifikatu eta ikusgarri egiten dituzte, Mexikoko gobernuari beraien beharrak betetzera behartuz eta aldi berean hauen indiferentzia salatuz.

"BriCOak izan gara Banavil izeneko komunitate bateko familia desplazatu batekin"

Aurtengo brigada helmuga berrien artean Mexiko aurkitzen da. Abuztuarekin batera heldu ziren brigadak hara eta gaurko egunez, lehen kronika dugu esku artean, zinez mamitsua eta interesgarria. Ba al dakizue zer diren BriCOak? Bada kronika irakurri beharko duzue brigadistek zein paper bete duten jakiteko! 

Uztailaren 26an Cancunera irisi eta ordutegi berrira egokiturik hiru egunen ostean San Cristobal de las Casasera (Txiapas) iritsi ginen. JUNAXen ( http://junax.org.mx/ ) hartu genuen ostatu eta bertako jendea ezagutzen joan ginen pixkanaka pixkanaka. Familia txiki baten modukoa da bertako pertsonen arteko giroa, lan kolektiboan oinarritzen da bertako bizimodua.

JUNAXen sorrera, Mexikoko geratakari garrantzitsu baten itzalpean eman zen. 1994ko EZLNren altxamenduaren ostean Mexiko estatuko leku desberdinetatik etorritako lau gazte Txiapaseko herri indigenetara hurbildu ziren, beraien karabana eta kanpamentuetan parte hartuz.

Urtarrilaren 1eko egunsentiaren bila

*Julen Zulaika Askapenako kidearen iritzi artikulua

Gaurkoa bezalako egun batean, duela bi hamarkada pasatxo, ustekabean, Mexiko urte berriari ongi etorria ematen ari zen bitartean, zapatistek indarrez hartu zituzten Chiapasko hiririk garrantzitsuenak: San Cristóbal de Las Casas, Altamirano, Las Margaritas, Ocosingo, Oxchuc, Huixtán eta Chanal. Izan ere,  urtarrilaren 1ean NAFTA (Kanada, EEBB eta Mexikoren arteko merkatu libreko ituna)  abian jartzera zioan eta gisa honetan erakutsi zieten behean eta ezkerreko jendeek, lurraren koloreko herriek agintari ustelei euren mespretxua. Ordura arte mendebaldeko edo mendebaldarturiko herritarrentzat alfer eta ezjakin hutsak ziren haiek, historiaren gurpilari aurre hartu eta neoliberalismoaren estrategian pausu ezinbesteko bat zena salatu eta berau aldarazteko eginahaletan, gaur arte irauten duen erresistentziari eman zioten hasiera.

Urteotan ez dira gutxi aurpegia estalita emakume eta gizonek munduari irakatsitakoak, gurean ere haietako askok lekua behar lukete seguraski; herri boterea egunerokotasunean nola egiten duten bere, ama lurrarekiko harremana...  Gaurkoan baina,  hitzarmen hark  izaniko ondorioak aztertu eta batez ere,  honen aurrean emaniko erantzun eta  sortu diren dinamikak azpimarratzea dagokit.  Geu ere, EEBB eta EBen  artean TTIP deituriko itun  baten ateetan gauden honetan,  bateko eta besteko elite politiko  nahiz ekonomikoak ezkutuan negoziatzen ari direna egun.

Indeferentziarik ez Mexikoko ikasleen masakrearen aurrean!

Ikasle Abertzaleak eta Askapenatik Mexikoko ikasleei gure elkartasun mezua adierazi nahi diegu.

Iada hilabete pasa da Ayotzinapako (Guerrero) eskola bateko 43 ikasle modu fortzatuan desagertu zirenetik eta modu extrajudizialean 3 ikasle ejekutatu zituztenetik: Julio César Ramírez, Daniel Solís Gallardo, Julio César Mondragón eta beste 20 ikasle zauritu. Ekintza hauek Iguala eta Coculako Polizia Munizipalaren eskutik etorri ziren Guerreroko Estatuan, Mexikon.

Orriak

Subscribe to RSS - Mexiko
randomness