Nahiago zutik hil, belauniko bizi baino

Dolores Ibarruri

El Semanario portugués "expresso" criminaliza a ASEH relacionándola con ETA

ASEH

Expresso portugaldar astekariak ASEh kriminalizatu du ETArekin loturak asmatuz

ASEH-k Expresso astekarian Hugo Franco kazetariak idatziriko artikulua salatu du, bertan ASEH (Euskal Herriarekin elkartasunerako elkartea) ETArekin lotzen zen, artikuluak 'borroka armatua babesten dute' eta 'sasian dabiltzan ETA kideekin harremanak dituzte, haietako batzuk preso ohiak" bezalako perlak uzten ditu, besteak beste.

ASEHtik azpimarratu dute, inoiz ez ziotela kazetariari horrelakorik esan. Bai, ordea, honakoa: Segi, Askatasuna, Egin edo Egunkaria-n lan egiten dutenen lana babesten dutela, 'estatu espaniarrean, ordea, terroristatzat hartzen dituzte', kazetariaren logikari jarraiki 'orduan bai izan dugu harremana ehundaka ETAkiderekin'. Kazetariaren guraize eta kolak egin dute desitxuratze lana, 'ASEH terrorismoaren apoligistez beteriko kabia' dela esateraino.

ASEHtik irakurleei logika-ariketa bat egitea eskatu diete: 'Justiziak jazarritako terroristekin harremanik eduki bagenu kazetari horri esango genioke?' ASEH-k egiten duen lana ere defenditzen dute: 'Euskal Herriarekin elkartasuna lantzen dugu, herri honek bere askatasunaren alde egiten du borroka, hori dela eta, zapalkuntza, tortura, ilegalizazioak eta pertsona zein herri eskubideak egunero bortxatzen dizkiote'; horregatik, berriz ere, eskatu diote estatu portugaldarrari Iratxe eta Garikoitzen estradizioari uko egitea, 'espaniar estatuan torturak indarrean darraielako'.

Askapenatik gure gertutasuna eta animoa helarazten diogu ASEH-ri, badakigu, gainera, badaudela kide batzuk lan eta pertsonal ondorioak jasaten ari direnak artikulua dela eta (ASEHko zenbaiten argazkiak ere bazekartzan). Artikulu hau elkartasun internazionalistaren kriminalizazioan beste katabegi bat besterik ez da. Asel Luzarraga herri maputxearekin euskaldun solidarioa izateagatik espetxean dago, Sebas Bedouret Pariseko EHrekin elkartasun komiteko kidea espetxeratua eta torturatua izan zen orain dela bi urte, komite berbereko 16 kide atxilotuak, Florentziako Euskal Herriaren Lagunek-eko kide bat bere elkartasun lanagatik galdekatua eta atxilotua, Askapena, etengabe intoxikatua eta kriminalizatua... Aski da!

Hugo Franco-k ez du merezi kazetari titulua eta Expresso astekaria bere orrialdeetan argitaratzen den zaborra eta ASEHren lagunetzat berauk ekartzen dituen ondorioen arduraduna da: eutsi! Animo eta aurrera!

Otsailaren 6tik 13ra luzatuko den Euskal Herriakin elkartasun astearen leloak dioen gisan: BEHAR ZAITUZTEGU!!!

To shoot an elephant

Mundu mailako estrainaldia!!!

 

Herriek Bere Eskola 38, Palestinari buruzko alea

Herriek Bere Eskola argitalpenaren 38. alea dagoeneko kalean da. Ale hau, aurrekoa bezala, berezia da. Palestinari eskaintzen diogu ale hau eta, laster azalduko dugun bezala, badira arrazoiak hori egiteko.

Hiru gai ezberdinei heltzen diogu. Lehenengoa Palestinarekiko elkartasuna da: Venezuelak Palestinar ikasleek medikuntza ikas dezaten bekak eskainiko ditu. Bigarrena Israeli boikot akademikoa egiten duen elkarte baten berri ematen dugu, euren arrazoiak aipatuta. Hirugarrenik Palestinako Hezkuntza Sistema nolakoa den azaltzen dugu.

IV International solidarity week with the Basque Country

To shoot an elephant Zarauzko Arranon

Taxonomy upgrade extras: 

to shoot an elepahntFilm-dokumental honen nazioarteko estrainaldia izango da astelehen honetan eta Euskal Herrian leku askotan izango da:  Iruñea, Erratzu, Ezkirotz, Gares, Lizarra, Donostia,  Beasain, Bergara, Eibar, Larrabetzu, Bilbo, Leioa, Santurtzi, Gasteiz eta Zarautzen, besteak beste, Arranopola elkarteak eta Askapenak antolatuta. Tartetxo bat egingo da 19:30etan Jon Anzaren desagerpena salatzeko.

Dokumental honek iaz fetxa hauetan Gazan Israelek egindako sarraskia duela oinarri eta Alberto Arce-k egina da. Informazio guztia beraien webgunea-n duzue.

Kurdistango gertakarien gaineko elkarrizketa

Berriz ere ekin diote  halabediko adesalambrar irratsaio internazionalistari,  eta azken irrtsaioan Kurdistani begira jarri ziren, batez ere azken hilabetean izandakoak hausnartuz. Horretarako Aurora Lago, Kurdistango dokumentazio eta ikerketa kidearekin bildu ziren.  Ipar Kurdistanen batez ere abenduan izandako gertakariak, DTP alderdi kurduaren ilegalizazioa pasa den urtearen amaieran, 84 alkate eta diputaturen atxiloketak(4.indarra berau Turkia ososan), protesten kontrako errepresioak..., guzti honen inguruan aritu ziren Aurorarekin. Bestetik, bake prozesu bati hasiera emango lioken zantzuak aipatu zizkigun, lehen aldiz Ankarak arazo bat duela onartu zuelako edo  PKK ko gerrilarien su etena.., nahiz Ankarak, oraindik pausu nabarmenik eman ez bide horretan, edo burututako atxiloketek bestelako bide baten jarraipena iragarri. Gainerako kurduarren egoera ere gainetik aipatu ziguten, Irango aldaketa nahiak zenbaterainoko eragina duten bertako kurduarrengan, Siria eta Iraken gertatzen ari dena... Hona hemen elkarrizketa entzungai: ENTZUN

Basque Info 13/01/10

You can now read new posts on our blog irishbasquecommittees.blogspot.com with updated news. Listen to Basque Info in  www.feilefm.com.

  • Former ETA members deny involvement of armed organisation in setting up Egunkaria

  • Basque political prisoners start protests.

  • Five alleged ETA members and one refugee arrested.

Read here the bulletin:

ASEH comienza una recogida de firmas contra la extradición de Iratxe y Garikoitz

En una nota hecha llegar por ASEH  denuncian el riesgo de tortura que sufren Iratxe y Garikoitz en caso de que Portugal les extradite al estado español, donde "millares de ciudadanos han sufrido torturas en las últimas decadas", "el Estado portugués sería responsable de lo que les pudiera pasar a estos dos ciudadanos vascos".

Añaden el interesante artículo 7 de la costitución portuguesa que, asi como lo hace la ONU, reconoce el derecho de autodeterminación de los pueblos y el derecho a la rebelión ante la opresión.

Firmar aquí: http://www.petitiononline.com/ehpt1974

El Salvadorreko gazteek EHrekin elkartasun ekintza ikusgarria egin dute

El Salvador Euskal HerriaEl Salvadorren, Morazan departamenduko, Segundo Monteseko "Che Guevara brigadak" Euskal Herriarekin elkartasun keinu izugarria eduki du. El Salvador guztian kartelak itsatsi eta boletinak banatu dituzte merkatuetan eta jende asko dabilen tokietan, guztira 8.000 boletin informatibo eta 4.000 kartel. Che Guevara brigadak egin du baina MOVIMIENTO SALVADOREÑO EN SOLIDARIDAD CON EL PUEBLO VASCOren izenean firmatu dute. (ikusi argazki galeria).

"To shoot an elefant" (elefanteari tiro)

to shoot an elephantAlberto Arceren bideoaren mundu mailako estreinaldia ate joka daukagu, hurrengo astelehenean hain zuzen, besteak beste, EHko herri askotan. Gogoratu behar dugu bideolan honek, iaz fetxa hauetan Gazan Israelek egindako sarraskia duela oinarri.

Munduko hainbat tokitan batera, Euskal Herrian ere badira emanaldiak hainbat  tokitan: Iruñea, Erratzu, Ezkirotz, Gares, Lizarra, Donostia,  Beasain, Bergara, Eibar, Larrabetzu, Bilbo, Leioa, Santurtzi, Gasteiz...

Filmea zabaltzeko martxan jarri den webgunean azpimarratu bezala, zeuek ere antolatu ahal duzue zuen herrian emanaldi bat edo beste, beraz, animatu!

Chile continua actuando contra observadores solidarios

asel argentina concentracionSegún nos han dado a conocer Euskal Herriaren Lagunak de Uruguay, el estado chileno expulsó el pasado 5 de Enero a Ade (Elisa Favazzo), anarquista e internacionalista italiana, acusada de hacer una "rayada" en una pared. (Podéis leer el testimonio en el link).

Por otra parte desde EHL Uruguay también se han pronunciado mediante un comunicado sobre el caso de Asel mostrando su solidaridad con la lucha del pueblo mapuche y por la libertad de Asel. También el sindicato LAB ha hecho llegar mediante una nota (euskaraz, castellano) su denuncia y exigencia de libertad para Asel.

Por último reiteramos nuestro compromiso con todas las iniciativas que se lleven adelante para la liberación de Asel y en solidaridad con la lucha del pueblo mapuche y os recordamos que existe un común denominador de personas y organizaciones solidarias con este caso la plataforma: aselaskatu.org.

Donostialdean internazionalismoa lantzeko bilera irekia

Taxonomy upgrade extras: 

Askapena DonostiaDonostialdean internazionalismoan interesa duen edonorentzat irekia da bilera hau, helburua da Donostialdean arlo honi buruz aritu, eztabaidatu eta nahi duten guztiei aukera ematea elkartasun internazionalistean lan egiteko.

Amara Berriko Ilunki Kultur elkartean, Urtarrilaren 13an....

Animatu eta etorri!

donostialdea@askapena.org

Portugaletik bi euskaldunen atxiloketaren aurrean elkartasuna.

ASEH-k (EHrekiko elkartasun elkartea) salatu du ohar batean ustezko bi etakideren, Garikoitz Garcia eta Iratxe Yañezen, atxiloketa Portugalen. ASEHtik ohartarazten dute espaniar espetxeetan "tortura pairatutako ehundaka preso daudela, NBEko torturaren kontrako kontalariak, Aministia Internazionalak eta giza eskubideen aldeko hainbat erakundek baieztatu bezala", eta beraz, bi lagun hauen emateak tortura ekar liezaiekeela.

http://www.paisbasco.blogspot.com

Danimarkan nazioarteko konferentzia: "The struggle for freedom is not terrorism"

fighters + lovers

Asteburu honetan Kopenagen, Danimarkan Opror (Matxinada) taldeak antolatuta "Askatasunaren aldeko borroka ez da terrorismoa" izeneko nazioarteko konferentzia egiten ari da. Bertan Euskal Herritik Askapena ari da esku hartzen, Palestinako ordezkari batekin batera eta haiez gain Jan Fermon Belgikako abokatua, europar batasunaren terrorismoaren kontrako legedian aditua, eta Danimarkako Opror-eko kide bat, Danimarkan  askapen borrokekin elkartasun lana egin eta bertako  terrorismo legeen arteko gatazkaz jardun dena.
Konferentzian 50 lagunek hartu dute parte, eta Euskal Herriaren gainean galdera asko izan dira: ilegalizazioei  buruz, errepresioa, ezkerreko proiektua... Euskal herrian pairatzen duen errepresioa eta kriminalizazioarekin harrituta geratu dira, preso kopuruarekin eta haiekiko elkartasunaren kriminalizazio izan da mintzagai, baita E.A. ren Altsasuko adierzpena prozesu demokratikoaren alde gatazka konpontzeko eta euskal estatu sozialistaren bidean.

Garraio eta  zerbitzu 3F sindikaturen egoitzan izan da.

Informazio gehiago: www.opror.net/blog/

argazki galeria

Basque Info 23/12/09 to 6/01/10

You can now read new posts on our blog irishbasquecommittees.blogspot.com with updated news. Listen to Basque Info (www.feilefm.com). 

  • The Basque political prisoners start a new campaign of protests

  • Thousands rally in support of the Egunkaria five

  • Huge response to the Spanish repressive strategy

  • Basque political prisoner attempts suicide

  • Belfast Basque Solidarity Committee send solidarity to Basque Political Prisoners

  • Great support for official national teams

Read here the bulletin:

Orriak

Subscribe to Askapena RSS
randomness