Bi herri ditut maitatzeko eta mundu bat bere alde borrokatzeko

Pakito Arriaran

Aminetu eta Sahararen alde denok kalera!

aminetu haidarAskapenak dei egiten die euskaldun internazionalista guztiei eta oro har herritarar guztiei egunotan Euskal Herriko hainbat herritan deitu diren mobilizazioetan parte hartu dezagun. Mobilizazioak RASD-en lagunak deitzen ari dira eta bertan parte hartuz zera aldarrikatu nahi dugu:

Aurrena: Amineturi, bere familiari eta lagunei gure elkartasunik beroena helarazten diegu, askapen borrokan ari den gure herritik neba-arreba bezala sentitzen gara bere lurrera itzultzeko eskubidearen alde borrokan ari den Amineturekin, eta saharar gainontzeko iheslari zein kanporazitakoekin. Zure ereduak, Aminetu, beste behin ere zera erakusten digu: borroka da bide bakarra ukaturko herriok gure askapen prozesuan aurrera pausu errealak eman ditzagun. Zure borrokak saharar herri osoak  bizi duzuen ukazioa agenda politikoan kokatu du berriro indar handiz.

Torinoko gazte euskaldunen oharra- Messaggio dei giovani baschi di Torino

Torinon bizi diren euskaldun gazte ezberdinen izenean, aukera hau aprobetxatu nahi dugu iragan azaroaren 24an gazte mugimendu independentistako 34 militantek jasan duten eraso errepresiboa salatzeko; horietatik 32 gaur egun espetxean aurkitzen dira “erakunde terroristako kide” izatea leporatuta.
Operazio hau momentu politiko eta historiko oso zehatz batean gertatu dela kontsideratuta, argi gelditzen da estatu espainiarrak burutzen duen estrategia politikoaren barnean duen helburu mediatiko eta propagandistikoa, ezker abertzaleak egindako euskal gatazkaren konponbide demokratikorako eskeintzaren aurrean gaitzezpen jarrera argia erakutsiz.

Orain Euskal Herria

Desde Montevideo, Uruguay, resumen semanal de noticias de Euskal Herria.
Acontecer politico, situacion del colectivo de presxs politicxs vascxs.

Hoy, a menos de una semana del juicio, hablamos de Egunkaria con Lander y Rocio que nos visitan desde Euskal Herria.

Orain Euskal Herria blog

Radio Centenario

Mannu EHrekin solidarioaren epaiketaren aurrean

lab romaAbenduaren 15ean Erromako Euskal Herriaren Lagunek antolatuta LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna Igor Urrutikoetxeak parte hartuko du mahainguru batean, Parisen, berriz, CSPBk antolatuta, hilaren 18an Jon Anzaren desagerpenaren inguruko mahainguru bat izango da Jonen neska-laguna, Marijo, Gabi Mouesca, OIPeko lehendakaria eta Anaiz Funosa, Askatasunako koordinatzailearekin.

Azaroaren 6an Florentzian operazio polizial bat egin zuten, bertan 11 etxe miatu eta Mannu gaztea atxilotuz. Salaketa: maiatzaren 23an Forza Nuova alderdi politiko neofaszistaren egoitzara eginiko eraso-saiakera.

Tamalez, Euskal Herrian ohiturik gaude horrelako albisteak entzuten. Baina jakin badakigu ere salaketa asko muntai hutsak direla eta Estatuarentzako arriskutsuak diren edozein mugimendu ezkertiar eta abertzalea berehala kriminalizatzen dutela; horrela, mugimendu horretako kideak atxilotuak, torturatuak eta urteetarako Euskal Herritik urrun dauden espetxeetara sakabanatuak izan ohi direla, bertan beraien eskubideak guztiz zanpatuz.

Firenzeko EHL

Sortu da Mugimendu Kontinental Bolivariarra

Carta de Provea para la liberación de Joseba Agudo

Abenduaren 6, 7 eta 8an Caracasen izan den kongresuan, 7 urtetako ibilbididea zuen Kordinadora Kontinental Bolivariarrak Kordinadora izateari utzi eta Mugimendu izatera pasa da. Mugimendu kontinental bolivariarrak bere baitan 30 herrialde desberdin biltzen ditu eta inperialismoari eta kapitalismoari aurre egiteko batasuna du ardatz, borroka mota guztiak hartzen ditu bere baitan herrialde guzti  hauen subiranotasuna eta iraultza helburu dituztelarik.

argazki galeria

Basque Info 9/12/09 from Belfast

Listen to Basque Info

  • New information about Jon Anza on the 8th month of his disappearance.
  • Youth unites against repression.
  • Calls for pro-independence unity during the Spanish Constitution Day.
  • Harassment against Basque political prisoners’ relatives increases.

http://www.feilefm.com/

www.irishbasquecommittees.blogspot.com

Read here the bulletin:

Vídeo del bloque solidario con la juventud independentista vasca en la Manifestación del 6D (Madrid)

Madrid 06.12.09 Bloque unitario en la manifestación del 6 de Diciembre en solidaridad con la juventud independentista vasca y los presos políticos. No a la represión. Castilla News

Udalbiltzak Europan salatzen du bere aurkako erasoa

udalbiltza flandria

Herenegun Udalbiltzako ordezkaritza (Espe Iriarte eta Juan Karlos Alduntzin) Eva-Britt Svenssonn,  Suedia, Vansterpartiet europarlamentariarekin bildu ziren Bruselasen, auziaren egoeraz informatzeko. Atzo goizean, berriz, Udalbiltzaren ordezkaritza  Flandriako parlamentuan izan da.

Flandriako  Parlamentuko Presidenteak, Jan Peumans-ek,  harrera ofiziala, eta ongi etorria egin die Juan Carlos alduntzin eta Espe Iriarteri. Ondoren Euskal Herriko ordezkaritzarekin bere bulegoan bildu da eta Udalbitza kasuaren inguruan hitzegiteko aukera izan dute. 

Harrera ofizialaren ondoren bilera ireki bat burutu da Parlamentuko bilera aretoetako batean. Bertara hainbat parlamentari, Giza Eskubideen abokatu eta politikari hurbildu dira. Beste batzuen artean:

Ward Kennes (CD&V alderdiko diputatua)

Matthias Diependaele N-VA alderdiko diputatua

Marc Hendricks N-VA alderdiko diputatua

Piet de Pauw ( Giza Eskubide Abokatu flandriarra) 

Udalbiltzaren sorrera, jarduera (Zuberoa Garatzen, Eskubideen Karta, eta Nazioarteko konferentzia ) azaldu zaie. 2003an jasandako erasoa, atxiloketak eta inputazioak deskribitu zaizkie eta baita ere akusazioaren oinarri ahula, eta defentsarako dagoen ezintasuna. 

Haien ardura eta harridura azaldu digute. Europar batasuneko estatu kide batean demokraziaren kontrako eraso horren garbiak ezin direla eman azpimarratu dute eta Flandriako parlamentutik egoera salatzeko ekimenak bideratuko dituztela agindu diote Euskal Herriko ordezkaritzari. 

Bileraren ondoren  NV-A alderdiko gazte erakundearekin bildu dira, parlamentuan ere bai. Kim Geybels, eta David Manaigre izan dira Jong N-VAko ordezkariak bileran.  Udalbiltza kasoaren berri eman zaie, eta haien prestutasuna azaldu digute ahal duten heinean laguntza eta elkartasuna eskaintzeko. 

OHARRA: 

CD&V alderdi kristau Demokrata. Flandeseko gobernua eta Belgikako gobernu federala bere esku daude. Elgikako lehen ministroa, Yves Leterme aderdi honetako ordezkaria da. Baita Europar batasunean hautatu berri duten lehendakaria, Herman Van Rompuy. 

N-VA: alderdi Abertzale Flandestarra 

ARGAZKIA: Ezkerretik hasita: Matthias Diependaele, Espe iriarte, Jan Peumans (flandriar parlamentuko lehendakari), Juan karlos Alduntzin eta Ward Kennes.

Maccabi Euskal Herritik kanpora!

israeli boikot maccabi

Gasteizen nazioarteko BDS kanpainarekin (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) bat egiten dugun gizarte eragileok, Palestinarekiko Elkartasun Plataforman bilduta, honako ekarpen hauek egin nahi ditugu gaur Batzar Nagusietan Maccabi eta Baskoniaren arteko norgehiagokaren inguruan izan den eztabaidaren kontura:

-        Nazioarteko BDS kanpainaren deiarekin bat egiten dugun aldetik ez dugu onartzen Israelgo estatu sionistaren politikei zilegitasuna ematen dion edozein delegaritzaren (politikoa, ekonomikoa, akademikoa, kulturala, edo kirol arlokoa dela) presentzia gure hirian, are gehiago, Maccabiren kasuan bezala, Israelgo armadak iragan urtarrilean Gazan burututako sarraskiei babes publikoa eman dionean (http://www.maccabi.co.il/News.asp?id=1768&language=english)

-        Salatu behar dugu Israelgo segurtasun zerbitzuek Arabako kirol egoitza publiko batean duten eskumena eta Baskoniako segurtasun pribatua zein Ertzaintza beraren jokaera, izan ere, men egin diete otxan Mossadek ezarritako segurtasun protokoloei eta bortizki egin diete eraso aldarrikapen zilegi, baketsu eta legala plazaratu nahi zuten hiritarrei. Halaber, aldez aurretik Baskoniak hartutako eta Kirol arloko diputatuak berretsitako konpromezua urratu eta pabilioian pankartak zein banderak sartzea debekatu zutela ere salatu behar dugu.

-        Beste bide ofizial guztiak jorratzen saiatu bagara ere (Baskoniako gerentziarekin, kirol arloko diputatuarekin, prentsarekin bildu izan gara), eta gure aldarrikapen legala plazaratzeko ate guztiak itxi dizkigutenez, ekintza zuzen­ez bortitzaren bidea hartu behar izan dugu nazioarteko BDS deia Gasteizko kantxara agertarazteko.

-        Plazaratzen saiatu garen leloak  (“Palestina askatu” eta “stop apartheid”) guztiz zilegiak, legalak, eta nazioarte mailan onartuak dira, hala ere, kantxara lelo hauek plazaratzea lortu zuen ekintzaileari arrazakeria eta xenofobia delituak leporatzen zaizkio, ez ordea, Baskoniako pabilioian bandera sionista nabarmen erakutsi zuten Maccabiko jarraitzaileei. Aldi berean Gasteizko prentsak eduki politikoa kendu nahi izan dio ekintzari eta “espontaneoa” deitu diote, protestaren zergatia aipatu gabe.

-        Beste herrialdeetan antzeko ekintzak burutu dituztenean, Bartzelonan kasu, 60na euroko isuna ezarri zieten kantxara atera ziren 10 ekintzaileei, hemen, ordea, 3001 eurokoa. Honek pentsarzten digu ez ote den delitoa larriagoa egiten euskalduna izateak edo zigorrak ezberdinak ote diren ekintzailearen jatorriaren arabera.

-        Horrenbestez, eskatzen diegu Arabako erakundeei harremanak eten ditzatela Israelgo kirol enbaxadoreekin, nazioarteko BDS kanpainaren araberako gutxieneko kode etikoa eska diezaietela haien diru eta laguntza publikoak jasotzen dituzten kirol erakundeei, haien menpe dauden kirol instalazioetan adierazpen askatasuna berma dezatela eta eskaera formala egin dezaten iragan irailaren 29ko partidan hainbat solidariori ezarritako zigorrak bertan behera gera daitezen.

 

Palestinarekiko Elkartasun Plataforma

Gasteiz, 2009ko Abenduaren 4an

Orain Euskal Herria

Desde Montevideo resúmen semanal de noticias sobre Euskal Herria

MACRORREDADA contra la Juventud de Euskal Herria:

Las denuncias de tortura de los jóvenes se multiplican;

detienen e incomunican a Ainara Bakedano cuando acudía a la Audiencia Nacional quien posteriormente  denuncio haber sido torturada y es enviada a prisión

Situación del colectivo de presxs politicos vascxs:

Lucha contra los cacheos y humillaciones, desde dentro y fuera de las prisiones…

Tras 8 meses desaparecido en suelo francés, el  parisino diario "Le Monde'" publicó  un reportaje sobre la desaparición de Jon Anza.

Al cumplirse un año de la desaparicion física de Mikel Laboa, le recordamos escuchando “Txoria Txori”.

También recordamos el 3 de diciembre: día de NAFARROA y día internacional del EUSKERA.

Comunicado de ESAIT en relación al partido navideño que debiera jugar la selección de Euskal Herria y la propuesta de invitación para que la selección española juegue en la Comunidad Autónoma Vasca.

Orain Euskal Herria blog

Radio Centenario

Acto solidario en Buenos Aires con el pueblo vasco y en apoyo a una salida política al conflicto

argentina euskal herriaEn México el FNLS (leer al final de la noticia) ha envíado un comunicado exigiendo la libertad de Joseba Agudo. En Argentina se manifestaron por una salida política y en solidaridad "con los presos y presas, con los deportados y todos aquellos que sufren la represión de los estados español y francés".

Sionismoari hariak moztuz

TITIRIJAI SIONISTA ISRAELI BOIKOTEgunotan Titirijai'09 Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia ospatzen ari da eta, besteak beste, talde israeldar-sionista batek parte hartuko du bertan abenduaren 6an. "Israeli boikota" lelo hutsa ez delako, elkartasuna lantzeko tresna baizik, argi eta garbi utzi nahi diegu ez direla Euskal Herrian ongietorriak.

Ia urtebete igaro da Gazako sarraskia izan zenetik. Mobilizazio handiak izan ziren orduan, kalera atera ginen Israelek aurrera eramaten duen genozidioa salatzeko, palestinarrei elkartasuna adierazteko, "Euskal Herriak Israeli boikota!" lelopean. Baina sionistek palestinarrei zuzendutako garbiketa etnikoak ez du etenik, palestinarrek jasaten duten errepresio bortitzak ez du etenik, ezin ditugu ahaztu ere 11.000 preso politikoak, milioika errefuxiatuak, apartheid harresia... Horregatik elkartasunak ez du etenik behar.

Bolivia 2009: Crónica de Campaña: Cochabamba

cochabambaTras el paso por Santa Cruz, seguimos analizando en esta previa a las elecciones en Bolivia, la realidad de este país. Entrevistamos para ello a Richard Villacorta, padre agustino, vinculado durante muchos años a las tesis de la teología de la liberación, Rafael Puente, viejo militante de la izquierda, referente político en Cochabamba y a nivel nacional y hombre de confianza del presidente Evo Morales y Adolfo Mendoza, primer candidato al Senado por el MAS en Cochabamba, sociólogo y profesor universitario de grado y posgrado.

 

Durangoko azokan

Aurten ere Durangoko azokara joango da Askapena, ohiko porduktuez gain 3 berrikuntza nagusi darkarzkigu:

 

Eta horrez gain 2009ko egutegia (handia eta poltsikokoa), material zaharrak...

Eslobenia, Alemania, Irlanda eta Reus-en Euskal Herriaren alde

Orriak

Subscribe to Askapena RSS