nakba
Intro   · euskara   · castellano   · français   · english     · italiano



FROM THE WORLD TO THE BASQUE COUNTRY


 
Who are we? From EH to the World Step by Step Brigades I. Conference Opinion

Euskera, kultura, identitatea.
pixel

ehe

SORRERA:
Euskal Herrian Euskaraz elkartea 1979. urteko azaroaren 4an aurkeztu zen euskal jendartearen aurrera. Durangoko Azoka izan zen lehen agerpena egiteko hautaturiko lekua. Euskararik gabe, Euskal Herririk ez lelopean ekin zion orain arteko 26 urte luzetako bideari. Orduko hartan, osatzen dugun komunitatea eta lurraldea aintzat harturik, helburu argia plazaratu zuen elkarteak: Euskal Herria euskalduna lortzea. Eta horretarako izaera erreibindikatzailea eta borrokatzailea izango zuela baieztatu.

Urte andana igaro da ordutik eta euskararen egoerak aldaketak izan dituenik ukatu gabe, egituraz egoera oso kaskarrean dago gure hizkuntza: baztertuta eta bere lurraldean onarpen legalik gabe. Inposaturik dugun marko juridikoak euskararen lurraldea zatitzen du eta euskarari egoera legal ezberdinak inposatu. Euskaldunoi hizkuntza eskubideak sistematikoki urratzen zaizkigu, inongo lurralde bereizkeriarik gabe, funtsean, bi hizkuntza horien estatuen menpe gaudelako.


Noski, EHEren helburu nagusiak bere horretan dirau: euskaraz biziko den herria, elebakarra, baina herritar eleanitzez osatua. Erradikala dela esan dezake batek baino gehiagok. Baina bere sortze egunean azaldu bezala, elebitasuna egoera iragankorra izan behar da eta ez helburua. Hizkuntzen arteko harremana gatazkatsua da, pertsona batek ezin dituelako aldi berean bi hizkuntza hitz egin, jakin ditzake, baina uneoro bat erabiliko du. Kolektibo batetaz ari garenean, egoera berdina da. Hizkuntza bat baino gehiago jakin daitezke, baina bat nagusituko da erabiltzeko garaian. Egungo Euskal Herrian elebitasun sozialaren alde egiten duena, erdararen nagusigoaren eta euskararen mendekotasunaren alde jartzen ari da. Elebitasunaren gezurraren aurrean euskaldunok jasan beharreko zapalkuntza azpimarratu behar dugu: eskolaren bidez erdararen ezarpena, administraziotik baztertua, bizitza sozialean desprestigiatuta...


 
brigadak08

Deialdiak

2008 - Maiatza 
A A A O O L I
  1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Nakba

· Maiatzaren 15 - elkartaratzeak
· Euskal Herrian zehar


Jardunaldi internazionalistak 07

18/98

milakabilaka

Israeli Boikot

brigadak07

Movement against the Globalization