Euskal Herriak Bere Eskola Euskal Herri osoko ikasle, irakasle, guraso eta hezkuntzarekin arduraturik gauden herritarrok osatzen dugu, sare ezberdinetakoak (ikastola, publikoa, pribatua) eta hezkuntza ziklo ezberdinetakoak (haur eskola, derrigorrezko hezkuntza, lanbide eskola,unibertsitatea).
Gu guztiok biltzen gaituena zera da: Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema propioa eskuratzea. Zentzu honetan tokian tokiko hezkuntza beharrei heldu eta helburu zehatzak eskuratzeko lan egingo duen hezkuntza mugimendua osatzen ari gara. Eta lan honetan guztion ekarpenak garratzi handia dauka.
Webgune honekin beraz,aipaturiko lanaren berri eman nahi dugu eta bide batez Euskal Hezkuntza sistemaren alde lan egin nahi duen ororentzat erabilgarria izatea gustatuko litzaiguke. Horretarako Euskal Herriak Bere Eskolak sorturiko dokumentazio guztia eskegi dugu, nahi duen orok jaitsi ahal izateko. Batetik gaur egun garatzen ari garen ildoen inguruko dokumentazio berria, eta bestetik orain arteko gure ibilbidean sortu duguna dago eskuragarri. Honez gain Hezkuntza munduko berriak, agenda eta abarren inguruko informazioa ere eskaini nahi dugu.
Baina webgunea ez dugu erakusleiho soilean bihurtu nahi, lanerako tresna bat gehiago izatea gustatuko litzaiguke. Eta helburu hau bete nahian iradokizun oro ongi etorria izango da.