Euskal herria, herri ukatua da. Honek bere islada garbia du egunerokoan gure errealitate bai nazional zein sozialari erantzuteko orduan. Euskal herriak, eta betiere bereziki kolpatua den sektorea izanik, euskal herriko gazteriak, zuzenean sufritzen ditu egoera honen ondorioak. Gure hizkuntza desagertze bidean dago, gure hezkuntz eskubideak gure kultura ezagutzen ez duten indar kolonialen esku daude, euskal gazteriak, eremuz eremu, arloz arlo pairatzen ditu globalizazio neoliberalak bi estatuen izenean, imposatzen digun gizarte ereduaren ondorioak, eskubide sozial eta politikoen zapalketa, ezberdintza sozial gero eta nabariagoak, hezkuntza eredu arrotzen inposaketa.......baina honen aurrean, euskal gazteriak beti jakin izan du bere burua antolatzen.
Gure historia hurbilean ohikoak dira irrati libre, mugimendu antimilitarista, mugimendu sozial zein politikoak, guztiek dute helburu berdina, gizarte eredu ezberdin bat eraikitzeko eskubidea aldarrikatzea, hura egunez egun eraikiz. Eta testuinguru honetan aurkezten zaigu SEGI, gazteriaren bizi baldintza gogorrei aurre egin nahi dien mugimendu bezela, bere eskubideak aldarrikatuz, eta alternatiba integral bat aurkeztuz herri honek eta gazteriak bereziki sufritzen duen zapalketa nazional zein sozialari aurre egiteko, hau da, euskal herri aske eta sozialista eraikitzeko.
Segiren helburuak:
Gazte erakundeak, euskal gazteriari alternatiba iraultzaile bat eskeini nahi dio, espazio bat nondik gure egunerokoan pairatzen ditugun bizi baldintzei aurre egin, nondik euskal gazteriari bere etorkizuna marrazteko alternatiba integral bat eskeini, nondik bere eskubideen aldeko borrokara lotu. Gure lanaren erroan, gazteria gure herriaren askapen borrokaren motore delaren konbikzioa dago, bide horretan gu gara aktore, gu gara protagonista, eta gure lekua aldarrikatzen dugu herri honen eskubideen defentsan eta herri honen eraikuntza nazionalean parte hartzeko. Segi azken batean, gizabanako askez osaturiko herri askearen aldeko borrokara lotzen diren gazteen topalekua da, euskal herri aske eta sozialistaren aldeko borrokara lerratzen diren gazteen topalekua.
Hortaz, eta Segiren izaera definitzerako orduan, esango genuke:
Segi euskal gazteriaren mugimendu bat da, hau da, bere lanaren oinarrian dago, gazteria sektore sozial bezela ulertzea. Gazteriak bere arazo propioak ditu, bere irakurketa erritmo eta buruhausteak, hortaz segi ez da gazte erakunde bat soilik gaztez osaturik dagoelako, baizik eta gazteok errepresentatzen dugun sektore horren arazoei erantzun nahi dielako.
Segi euskal herri osoko mugimendua da, bere baitan biltzen ditu, mendia eta hiria, kosta eta barnekaldea, iparra eta hegoa. Gure mugimenduaren baitan ez ditugu ontzat ematen inposaturik ezarri zaizkigun mugak. Herri bat gara, eta herri bakar baten moduan funtzionatzen dugu.
Segi independentista da, gure herriaren bizraupenerako, alternatiba sozialista eraikitzeko, ezinbestekoa zaigulako burujabetza eskuratzea, gure etorkizunaren jabe izatea, eta hortarako tresna ezinbesteko zaigulako independentzia.
Segi iraultzailea da, gure lana delako, arloz arlo sistemak ezarririko mugak aurkitu, eta haiek altxatzea, iraultzea, ezarririko eredu honek sortzen dituen kontraesanak azalean utzi, eta haiek errotik aldatzea.
Segi feminista da, gaur egun bizi dugun ereduak bereziki kolpatzen duelako emakumea, are eta gehiago gaztea bada, eta ez dugulako uste emakumearen aurkako jazarpena, arazo periferikoa denik, eredu neoliberalak eredu patriarkala dauka bere erroan, eta hortaz gure helburua sistema neoliberala iraultzea bada, bertan eremu estrategiko bat aurkitzen dugulako.
Segi internazionalista da, badakigulako munduko gainontzeko herrien arteko erlazioen oinarrian askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna egon ezean ezingo garela aske izan. Mundualizazio neoliberalaren testuinguruan, inoiz baino argiago ikusten dugu herri zanpatuen arteko harremanak duen garrantzia, eta bide horretan Segik indarra jarriko du, herri zanpatuen ezagutza, elkartasuna eta elkarlana bultzatuz, besteentzako gure herriaren askapen borroka aberasgarri izan dadin, beste herriekin mantentzen ditugun harremanak gure askapen borrokan aberasgarriak diren moduan.
Segi euskalduna da, gure hizkuntza gure identitatearen oinarria delako, gure hizkuntza gure aberri aske bakarra izan delako, gure errealitatearekin kontaktuan jartzeko bitartekoa, errealitatea antolatu eta ulertzeko tresna ezinbestekoa, gure identitatearen, baloreen, sinismenen, kulturaren lurraldea euskara delako.
Segi anitza da, bere baitan perfil, interes eta motibazio askotarikoak dituzten gazteak biltzen dituelako, denak Euskal herriaren alde lan egiteko bidean bilduz.
Antolakundea baino mugimendua, bere baitan aportazio oro delako ongi etorria, kompromezu maila guztiek dutelarik beuden lekua.