J'ai deux peuples à aimer et un monde pour lequel lutter

Pakito Arriaran

Elkartasuna Altsasutik Herrialde Katalanetara

Herenegun Herrialde Katalanekiko elkartasunez Sakanako herrietan kontzentrazioak burutu ostean, atzo, irailak 21, “Herrialde Katalanak Aurrera! Desobedientziaz, herriok burujabe!” lemapean Sakana mailako manifestazioa egin zen Altsasun.

Kataluniako Printzerrian irekitako autodeterminazio prozesuari bere izaera errepresiboa erakutsi dio Estatu inperialista espainolak. Militanteen atxiloketak, kargu publikoen sarekadak, miaketak… Horren aurrean, Euskal Herriko txoko honetatik gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu independentzia prozesuari. Prozesu honek espainiar Estatuaren oinarriak kolokan jarri eta bestelako antolakuntza sozial bat eraikitzeko aukerak ireki dizkigu ez soilik Kataluniako langileriari, baita menpeko gaituen gainontzeko herrioi. Horrela izanda, doakiela gure babesik irmoena independentzia prozesua bururaino eramateko desobeditzeko prest agertu diren milaka eta milaka lagunei, haien borroka gurea ere baita!

Después de las concentraciones que se hicieron en los pueblos de Sakana en solidaridad con los Països Catalans, ayer, 21 de septiembre, se realizó en Altsasu una manifestación a nivel de valle bajo el lema “Herrialde Katalanak Aurrera! Desobedientziaz, herriok burujabe!”.

Visca els Països Catalans lliures!

Gora Euskal Herria askatuta!

Hamaika Herri borroka bakarra!


El Estado imperialista español demostró su carácter represivo ante el proceso de autodeterminación comenzado en el Principado. Detenciones de militantes, redadas contra cargos públicos, registros…

Ante esto, desde este pequeño valle de Euskal Herria queremos demostrar nuestra más calurosa solidaridad para con el proceso de independencia. Este proceso ha puesto a temblar los cimientos del Estado español y ha abierto el camino hacia la construcción de una nueva organización social no solo a las trabajadoras de Catalunya, sino que también a todos los pueblos sometidos por el Estado.

Siendo así, que vaya desde aquí nuestro más férreo apoyo a las miles y miles de Catalanas y Catalanes que están dispuestas a desobedecer para llevar hasta el final el proceso de independencia ¡Porque su lucha es la nuestra!

Errepresioaren gainetik, Herriok erabaki!

Hamburgon batu ginen lagun ezberdinek, oligarkia finantziero eta merkatuen diktadura sustengatzen duten munduko potentzia ekonomiko diren herrialdeen jokabidea salatu genuen. Gaur egun mundu mailan zabalduriko oldarraldi neoliberala indargabetu eta herri zein langile klasearen aurka behin eta berriro harturiko erabaki politikoen aurkako ahotsa ikustarazi nahi izan genuen.

Horrela izan zen hiru egunez. Mobilizazio, blokeo, performance eta barrikada artean, Herriok erabakitzeko eta beste mundu bat eraikitzeko dugun determinazioa plazaratu genuen, agintariak luxuzko kontzertuak entzuten ari ziren bitartean. Tartean, goitik behera armatutako armada polizial kontaezina. Berdez, urdinez, beltzez, grisez edota marroiz jantzitako etengabeko desfilea. Furgoiak, ur tanketak, helikopteroak... Zoratzeko bezalako zaratak, eta sirena hots amaigabea 24 orduz. Gizon zuri gorbatadunaren diktadura mantendu eta sakondu nahi dutenen biolentziaren erakusgarri.

Normaltasuna nahi zuten Hamburgon, eta hala izatea lortu zuten, lehen manifestazioa gelditu eta dispertsatu zuten momentu beretik. Pobrezia, errepresioa eta biolentzia identitate zigilu dituen sistemarentzat, normaltasuna kaosa delako. Gutxi batzuen ongizatea askoren sufrimendua delako.

Hala ere, irudiek erakutsi ez duten elementu ugari ekarri nahiko genituzke mahai gainera. Autoantolakuntza izugarria erakutsi zuten Hamburgoko gailurraren aurka antolatu ziren ekimenetan murgildutako eragile, kolektibo eta norbanakoek. Osasun asistentzia, asistentzia juridikoa, bolondresen bidez sukaldatutako otorduak, zaintzarako edo deskantsatzeko prestatutako azpiegiturak, informazio guneak... Izugarrizko antolakuntza maila, eta ezin ditugu zoriondu gabe utzi Hamburgoko herritarrak, infernuan espazio askeak egotea lortu zutelako.

G20ak, tamalez, bere ondorio politikoak izango ditu, herriok biziko ditugun ondorio tamalgarriak. Baina, sistemak horrekin nahiko ez eta bere aparatu errepresiboak erabili ditu G20aren aurrean altxatu diren ekintzaileen kontra. Hiru egun horietan egondako atxilotu eta zaurituez gain, hamarnaka dira oraindik kartzeletan dauden ekintzaileak eta horietako bat dugu David Rincon bilbotarra. G20an hartzen diren erabakiekin ados egon ez eta protesta egitera joan zen euskal herritarra. Bi hilabete pasata, espetxean diren gainontzeko kideekin batera epaitua izango da datorren irailaren 25ean. Doakiela besarkada estu bat berari eta berarekin batera diren gainontzeko kide errepresaliatuei.

Milaka gara, gure bizitzak miseria eta esklabutzara kondenatzen gaituen sistema kapitalista heteropatriarkal honen aurka egunez egun, munduko txoko ezberdinetatik militantziaren konpromisoa hartu dugunok. Hamburgokoa, herriz herri artikulatzen diharduen mugimenduaren plasmazio praktiko bat besterik ez da izan. Eta ez errepresioak, ez poliziak ezta kartzelak ere ez du geldituko jada abian den mundu berriaren aldeko borroka.

Bukatzeko, argi dugu, demokraziaren izenean ezkutatzen diren erabaki politiko neoliberalei aurre egin eta mundu berri baten eraikuntzarako zilegitasun osoa edukitzeaz gain ezinbestekoa dela, egunez egun hortzak estutu eta ukabilak tinko itxirik borrokari ekitea. Hilik nahi gaituztenen aurrean, tinko eta borrokarako determinazio osoz erantzungo dugu!

Herriok erabakitzeko, G20 akatu!

David eta gainontzeko lagunak askatu!

Urriaren 7rako bazkariko txartelak dagoeneko salgai!

Aski da! Atxilotuak askatu! Herrialde Katalanak aurrera!

Azken egunetan, kataluniako errferenduma ekiditeko asmoarekin, jauzi bat egin du Espainar Estatuak. Elementu judizialak erabiltzetik, indar polizialak lehen lerroan jartzera pasa da Estatua. Papeletak, kartelak, militanteak nola kargu publikoak bahitzera pasa da.

Euskal Herritarrak izango ez bagina, zur eta lur geundeke iadanik Estatuaren demokrazia ezarekin txunditurik, baina, zoritxarrez ezagutzen ditugu estatu espainiarraren trikimaluak. Kataluniako herritarrek, desobedientziarako hautua egin dute eta hau izan da estatuaren erantzuna. Orain, ez dago atzera egiterik, eta zentzu horretan, guztion elkartasuna beharko dute aurrera egiteko.

Horrexegatik, Askapenatik dei egiten dugu Espainiako Gobernuak duen jarrera faxista salatu eta Herrialde Katalanei elkartasuna adieraztera.

Adi mobilizazioei!

Desobedientziaz, herriok burujabe!
Herrialde Katalanak aurrera!

 

G20 Akatu! David eta besteak askatu!

Gaurkoan hemen bildu garen eragileok prentsaurreko honen bitartez, dei egin nahi diegu Euskal Herritarrei David eta besteen askatasunaren alde eta G20aren kontra mobilizatzera.

Azken hilabetean, G20aren kontrako mobilizazioetan atxilotu zituzten lagunak epaitegietatik pasatzen hari dira. Batzuei kartzela zigorra ezarri diete, beste batzuk berriz, kalean geratu dira. Datorren astean ordea, irailaren 25ean Dabid bilbotarraren txanda izango da. Haien sententziek diotenaren gainetik, atxiloketa guzti hauek, G20aren kontestuan sistema kapitalista heteropatriarkarraren baitan erabakiak hartzen dituztenen aurrean altxatu zirenen kontrako sorgin eiza dela pentsatzen dugu. Modu horretan, ulertzen dugu, egun haietan bizi izan zen tentsio eta probokazio etengabea ikusirik, onartezina dela prosezu luze hau. Zoritxarrez, guzti honen pairatzaile izan da David bilbotarra. Eta gaur da eguna, oraindik ere ekilibristaren sokaren gainean aurkitzen da, Hamburgoko kartzelan, bere gertukoenengandik urrun. Zalantzarik egin gabe, atxilotutako kide guztien askatasuna exigitzen dugu. Dabid eta besteak askatu!

Hala ere, G20ak ekarriko dituen ondorioak, prosezu judizial, kartzela eta karga polizialetatik haratago joango direla ondotxo dakigu. Hamburgon hartutako erabakiek, gure bizitza baldintzatuko dute arlo guztietan ezbairik gabe, eta zentzu horretan, ezinbestekoa zaigu honen aurrean tinko hortzak erakutsi eta haiek ezarri nahi duten bizi eredua salatzea. Horregatik salatzen dugu G20a, horregatik joan ginen Hamburgora, eta horregatik borrokatuko dugu hainbeste baldintzatu nahi gaituen sistema hiltzaile honen aurka. Ez baitago beste jendarte eredu bat eraikitzerik, zapalkuntzan oinarrituta dagoen sistema baten baitan. Horregatik ozen ohiukatzen dugu: G20 Akatu!

Guzti hau kontuan hartuta, dei egin nahi diegu Bilboko eta Euskal Herriko herritarrei G20aren kontra eta David eta gainontzeko guztien askatasunaren alde gurekin batera, Bilbon, Irailaren 22an, ostiralez,  19:30etatik aurrera Arriagatik hasita manifestatzera.

G20 akatu! David eta besteak askatu!
Jo ta ke irabazi arte!

Euskal preso politikoen aldeko hitzaldia Parisgo Humanitatearen festan

Pariseko Euskal Herriarekiko Elkartasun komiteak Euskal Herriko eta bere preso politikoen egoera eraman du Humanitatearen Festara.

Asteburu honetan Humanitatearen Festa (Fête de l'humanité) ospatu da Parisen, urtero egiten den moduan. Eztabaida politikoerako, kultura herrikoiaren zabalpenerako eta musikaz gozatzeko tartea da festa hau. Pariseko Euskal Herriarekiko elkartasun komitea bertan izan zen euskal preso politikoen egoeraren berri ematen hitzaldi batean.

Pages

S'abonner à Askapena RSS
randomness