Pays en voie de développement est le nom par lequel les experts se réfèrent aux pays accablés par le développement des autres pays

Eduardo Galeano

Vous êtes ici

“Gehiegizko zigorgabetasuna da”

Argazki galeria ederra eskutik

Atzo, abuztuaren 24an, 20 urte bete ziren Filtroko sarraskia gertatu zenetik. 20 urte luze hauetan inork ez du beregain hartu gertatutakoa, Fernando Morroni eta Roberto Facalen erailketak. Hori salatu nahian, aurtengo leloa “Gehiegizko zigorgabetasuna da” (Es demasiada impunidad) izan da.

Filtroko martxan euria eta txingorra izan ditugu lagun baina ez da aitzakia izan Uruguayko herria berriro ere kalera ateratzeko. Mila lagunekin batera Montevideoko kaleak aldarriz bete ditugu justizia eskatuz eta egoera zalatuz. Amaierako ekitaldian parte hartzeko aukera eskeini digute beste antolakunde batzuekin batera eta bertan gure elkartasuna adierazi dugu. Gertaerak bi herrien memoria historikoan duen garrantziaz hitz egin dugu eta internazionalismoaren borroka dugula ardatz ozen azpimarratu dugu.

Nahiz eta errepresioagatik bi hildako eta ehundaka zauritu egon, oraindik hiru persona bakarrik prozesatu dituzte, guztiak kartzela zigorrik gabe. Are gehiago, sarraski hartan parte hartu zuten poliziak ez dituzte ikertu eta gaur egun pisu handiko karguak betetzen dituzte. Urte hauetan guztietan gertatutakoa argitzeko behar diren dokumentuen eske aritu dira eta oraindik ez dituzte guztiak lortu. Hortan diharduten senitarteko eta lagunen iritziz, borondate politikoa egongo balitz posible izango litzateke egun hortako gertaerak argitzea eta erantzuleak identifikatzea.

Oso hunkigarria izan da, data berezi honetan, bertan egoteko aukera izana. Uruguayko herriak erabat presente daukalako egun horretan gertatutakoa. Uruguayko herriak adierazi zuen elkartasuna bereziki handia izan zen eta guk ere jaso dugun elkartasuna oso beroa izan da.

Urteurrena abuztuaren 24an izan arren urte osoan zehar lanean dihardute aurre-antolaketa lan guztietan, hainbat talde aritzen dira elkarlanean. Plenaria, Memoria y justicia antolakundeko kide batek elkarlan hori oso esanguratsua dela esan digu, sentsibilitate desberdinetako jendea batzea lortzen baitute.

Guk azkeneko asteetan eurekin antolaketa lanetan aritzeko aukera izan dugu. Alde batetik, propaganda lanetan eta bestetik, koordinazio asanbladetan. Momentuoro etxean bezala sentiarazi gaituzte, oso harrera beroa eginez. Eta guretzako ere garrantzitsua izan da ekintza guztietan parte hartzea eta beraiekin bat egitea, hori ere elkartasunaren adierazleetariko bat delako.

Gainera, aurten, dokumental interesgarri eta zirraragarria egin du Plenaria, Memoria y justicia antolakundeak 20. urteurrena dela eta “Gernika 94” du izena. Dokumentala ahalik eta gehien zabaltzen aritu dira Uruguayn zehar eta bertan parte-hartzeko aukera ere izan dugu, aurkezpen eta ondorengo eztabaidetan. Benetan emotiboa izan da, Fernando Morroniren amarekin, Norma Morronirekin batera ekintza hauetan egotea.

Oraindik ere, duela 20 urte gertatutakoa argitzeko lanean ari dira. Uruguayko herriak duela 20 urte Euskal Herriari erakutsitako elkartasunari erantzun behar diogu, gure herriak ere badu zeresana sarraski honen aurrean. Beraz, jarrai dezagun elkartasuna adierazten eta Euskal Herrian ere 1994ko abuztuaren 24a ahaztu ez dadin lanean.

20 URTE ETA GERO HERRIAK EZ DU AHAZTEN!

HAMAIKA HERRI BORROKA BAT!

 

 

Gehitu iruzkin berria