Si l'humanisme est séparé de la révolution, cesse d'être vraiment humain, et si la révolution est séparée de l'humanisme, cesse d'être vraiment révolution

Boris Bialik

Vous êtes ici

Biladi Hadi liburuaren eta Askapenaren 2012 brigadeen aurkezpenak ostegunean Bilbon

Askapenaren 2012ko brigadeen aurkezpenarekin batera Biladi Hadi liburua eta diskaz jardungo dute ostegunean Bilboko Errondabide Elkartean. Gogoratu aurtengo brigaeetan izena emateko garaiz zaudela.

Animatu eta parte hartu!

"Biladi Hadi" hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik izeneko liburua eta diskoa Biladi Hadi elkartasun brigadak Euskal Herriko hainbat sektoretako hamarnaka pertsonarekin batera hilabeteetan garatutako proiektua da.

Biladi Hadi 2010ko uztailean eta irailean Palestinan izandako elkartasun brigada da, kulturgintzan eta bestelako eremuetan lanean ari diren euskal herritarrek osatua: musikariek, kazetariek, pailazoek, bertsolariek, zinemagileek, eta ikasleek, besteak beste.

Euskal Herritik elkartasuna adieraztera abiatu ginen Palestinara, eta herri bat ekarri genuen bueltan, bihotzean gordeta. Ekarritakoak gutxi du oroigarritik, eta asko, behar beste, konpromisotik. Gure bidaia joan-etorriko lan gisa ulertu genuen hasieratik. Hala, han ikusitakotik eta ikasitakotik abiatuta, ekin diogu gurean herri palestinarraren aldeko elkartasun olatua sortzeari.

Bide horretan aurrera egindako pauso bat baino ez da liburu hau. Euskal Herrian hainbat esparrutan lanean ari diren lagunekin elkarlanean, musika eta hitzak jarri dizkiegu gure bidaian ateratako irudiei: palestinarren sufrikarioaren isla diren argazkiei. Horien bitartez, bat egin nahi dugu nazioartean garatzen ari den Israeli Boikot ekimenarekin, Israelek zapalketa alde batera utzi, eta herri palestinarra aske utz dezan.

 

Urrats txiki honek beste batzuk ekarri beharko ditu atzetik, azkenean herri gisa elkartasuna eta babesa eman diezaiogun Palestinari, eta herri gisa egin diezaiogun aurre Israeli. Bitartean, ordea, badugu zerbait eskuartean hartu eta begiratzen dugun bakoitzean bere etorkizunaren eta ametsen jabe izan nahi duen herri bat badela gogoratzeko. Izan dadila liburu hau askatasunaren aldeko beste urrats bat. Elkartasuna ematera sekula gehiago itzuli behar izan ez dezagun.

Palestinaren egoeraren nondik norakoak erakusteaz gain, Biladi Hadi brigadako lagunek ateratako argazkiei jarritako hitzak ere biltzen ditu lan honek.
 

"Biladi Hadi», un viaje a Palestina desde el sentimiento

Músicos, payasos, periodistas, bertsolaris... representantes de todos los ámbitos de nuestra vida cultural se embarcaron en la brigada solidaria que partió hacia Palestina en julio y setiembre del 2010 bajo la denominación de «Biladi Hadi», y de aquel viaje se trajeron la experiencia y el arranque de un proyecto. El producto, en forma de disco-libro y exposición itinerante, conforma una caja repleta de sentimientos.

La base de este trabajo son las imágenes obtenidas durante el viaje de la brigada cultural, sobre las que se ha pedido una reflexión a cada uno de los participantes. La lista de autores es amplísima (unos sesenta) y entre ellos se puede encontrar a representantes de medios vascos, como los periodistas Alberto Pradilla y Martxelo Diaz, al dibujante Tasio, a la responsable de Kazeta.info Maite Ubiria, a colaboradores de Gara como el cuentacuentos Joxemari Karrere o el periodista Karlos Zurutuza, a escritores como Alfonso Sastre o Joseba Sarrionandia, cantantes como Gari, bertsolaris como Jon Maia o Amets Arzallus...Todos ellos comparten espacio con varios periodistas y militantes palestinos.

A cada uno se le facilitó una foto... y, a partir de ahí, habilidad libre. Respecto al disco, entre sus participantes se puede encontrar a Fermin Muguruza, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Esne Beltza o a Napar-K.

Taxonomy upgrade extras: 

Gehitu iruzkin berria

Full HTML

  • Les adresses de pages web et de courriels sont transformées en liens automatiquement.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as tout or other.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Filtered HTML

  • Les adresses de pages web et de courriels sont transformées en liens automatiquement.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as tout or other.
  • Tags HTML autorisés : <a> <em> <strong> <cite> <blockquote> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Plain text

  • Aucune balise HTML autorisée.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as tout or other.
  • Les adresses de pages web et de courriels sont transformées en liens automatiquement.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.
randomness