Si l'humanisme est séparé de la révolution, cesse d'être vraiment humain, et si la révolution est séparée de l'humanisme, cesse d'être vraiment révolution

Boris Bialik

Vous êtes ici

Filtroko gertaera ekarriko dugu gogora larunbat honetan Oñatin

Datorren larunbata Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen eguna dugu. Data berezia zalantzarik gabe, arrazoi politiko eta jazarpenak bultzatuta Euskal Herritik ihes egin behar izan duten milaka kide ditugun herri honetan.

Atzerrian ere errepresio gogorra pairatu izan dute ordea. Horren adibide dira Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatu politikoak, Uruguayen atxilotu eta Espainiariara estraditatuak izan zirenak 1994ako abuztuaren 24ean.

Guzti honegatik, ekainaren 21ean Oñatin burutuko dugun ekitaldi politikoan gatazkaren ondorioz, errepresio eta torturatik ihesi, etxetik alde egin behar izan duten iheslari eta errefuxiatuak izango ditugu gogoan. Eta baita, orain 20 urte internazionalismoaren erakustaldi bikainean, kaleak hartu eta euskal militanteak uruguaiarrak balira bezala defendatu zituzten herritarren konpromisoa ere.

Egitaraua:

- 12'00etan Kalejira eta pote internazionalista herriko plazatik abiatuta

- 13'30etan Ekitaldi Politikoa “Filtro, 20 urte: Herriak ez du ahazten” atzeko kaleko plazatxoan

- 14'30etan Herri bazkaria antixena parkean

eta ondoren Fran eta Zuriñe Hesian taldeko kideen emanaldi akustikoa.

- 22'00etan Kontzertuak atzeko kaleko plazatxoan:

- Bad Sound System

- Izerdi Gorria

 

Herri bazkariko txartelak ondorengo tabernetan aurki ditzakezu 10€ truk.

- Oñati (Arrano eta Boga)

- Bergara (Arrano)

- Arrasate (Irati Herriko Taberna)

- Aretxabaleta (Urbaltz)

- Gasteiz (Txapelarri)

- Soraluze (Herriko Tabernan)

- Elgoibar

- Elorrio (Herriko Taberna)

* Erosteko aukera ez baduzu, filtro20@askapena.org helbidera idatzi eta txartela gordeko dizugu.

 

Gehitu iruzkin berria