J'ai deux peuples à aimer et un monde pour lequel lutter

Pakito Arriaran

Vous êtes ici

Hondarribiko ostalarien elkarteak bertan behera utzi ditu isrraeldar sukaldaritzako jardunaldiak

israel hondarribia sukaldaritza

Benetan gaude pozteko: elkartasunak garaitu du sionismoaren itxurakeria eta ez da erraza izan. Batetik solidarioak eta bestetik parte hartzaileak: Gipuzkoako foru aldundia, Israelgo enbaxada, 4 israeldar sukaldari  Omer Miller, Eyal Lavie, Mika Sharon eta Yossi Elad, eta isrraeldar eta arabar errioxoar upategiak Yarden Golan Heights Winery, Remelluri, la Rioja Alta, S.A., Marqués de Murrieta, Finca Valpiedra, Conde de Valdemar, Luis Cañas eta Capçanes.

Eta hala ere, bertan behera geratu dira jardunaldiok.

Egun hauetan etengabeak izan dira borroka ideologikoan egin diren saioak: lagun palestinar bat Hondarribiko hainbat ostalariekin zuzenean hitz egitera joan zen, sare sozialetan hainbat lagunek Israelek Espainian duen enbaxadaren bozeramailearekin ika-mikan ibili ziren eta Hondarribiko udalari ere bidaltzen zizkioten iruzkinak, Noticias de Gipuzkoa egunkarian atzoko iritzi artikulua, Antxeta irratiko parte hartzea non, besteak beste, azaltzen den Irunen Pacbi manifestuarekin bat egin duten lagun guztiak eta udalaren jarrera salatu. Euskal Herria Palestina sareak ohar bat atera zuen herenegun antolatzaileen jarrera salatzeko eta boikotera deitzen...

 

 

Eta azkenean Hondarribiko ostalarien elkarteak atzera egin du adierazpen honen bidez. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula: pentsa ezazue nolako ponposoa egin duten jardunaldien aurkezpena Israelek espaniar estatuan duen enbaxadoreak, Hondarribiko alkateak (PNV) eta Iñaki Galdosek (11 bat) (gaur zuten prentsaurrekoa Hondarribin), 4 sukaldari isrraeldarren presentzia bertan behera utzi behar izan dute...

Zorionak zinez janari-zabor honen kiratsa zabaltzen ibili zareten lagun guztioi, orain berriro lanera Euskal Herria sionismorik gabeko larralde bihurtu arte!

Gora herrion elkartasuna, Euskal Herria Palestina sarea aurrera!!!

 

Palestinak pairatzen duen jazarpen eta okupazioaren aurrean -Nazio Batuek 242. Adierazpenean gaitzetsi zutena-, bertako talde ugarik (GKE, sindikatu, kultur arloko kolektiboak, ...) nazioarteko legedia errespetatzen ez duen bitartean Israeli boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean. Hegoafrikan bere garaian zabaldu zuten ildoari jarraituz, palestinarrek apartheid egoera pairatzen dutela salatu eta BDS (Boikot, Desinbertsioak, Isunak) nazioarteko kanpainari ekin zioten Israeli nazioarteko legedia betearazteko.

    Giza eskubideak  eta nazioarteko legedia errespetatzen ez dituen bitartean Israel ez da Estatu demokratikoa izango eta hori dela eta Euskal Herrian, Europan eta mundu osoko hainbat herrialdetan egiten duten bezala, ez dugu Estatu sionistaren inolako adierazpenik onartuko.

    Hondarribian antolatu diren jardunaldien egitarauari begiratuz, Israelek indarrez eta legez kanpo (Nazio Batuen 242. Adierazpena) okupaturiko Golan eskualdeko ardoak dastatuko direla ikusten dugu. Modu honetan, okupazio horren konplize bihurtzen dira antolatzaileak. Modu berean, Jerusalem Israelgo sukaldaritzaren barne kokatzean, legez kanpo okupatua (242. Adierazpena), nazioarteko estatus berezia duela (303. Adierazpena) eta bere izaera palestinarra ezabatzeko jazarpena pairatzen duela izkutatzen da.

 

    Guzti honengatik, Hondarribiko Udala eta Ostalaritza Elkarteak Israelekin eta Palestinak pairatzen duen jazarpenarekin bat egiten dutela salatzen dugu.

 

    EUSKAL HERRIA PALESTINA SAREA

    (Israeli boikotarekin bat egiten duten Euskal Herriko taldeen plataforma)

 

2 de marzo de 2011

 

    Ante la ocupación que padece Palestina, condenada por la ONU a través de la Resolución 242 , numerosos colectivos palestinos (ONG, sindicatos, grupos culturales, ...) realizaron, en 2005, un llamamiento internacional para boicotear a Israel mientras siga vulnerando la legislación internacional vigente. Ante las políticas de apartheid que Israel implementa sobre el  pueblo palestino y siguiendo el ejemplo de Sudáfrica, la sociedad civil palestina lanza la campaña internacional de BDS (boicot, desinversiones y sanciones) a Israel como forma de presión para obligarle a cumplir el Derecho Internacional.  

    Israel no será un Estado democrático mientras no respete los derechos humanos, ni la legislación internacional.Por tanto, en Euskal Herria, al igual que en  otros países de Europa y del resto del mundo, nos sumamos a la campaña BDS protestando ante cualquier expresión, sea del tipo que sea, del Estado sionista mientras no se respeten estos derechos.

    Al leer el programa de los jornadas organizadas en Hondarribia, vemos que se han organizada catas de vinos del Golán, una zona ocupada ilegalmente (R. 242 ONU)  por la fuerza de las armas por Israel. De este modo, los organizadores de dicho evento se convierten  en cómplices de esta ocupación. Del mismo modo, se ubica a Jerusalén dentro de la cocina israelí,

ocultando que esta ciudad tiene un status especial (R. 303 ONU) , padece una ocupación ilegal (R. 242 ONU)y sufre un proceso de desarabización para eliminar su identidad palestina.



    Por todo ello, denunciamos que el Ayuntamiento y la Asociación de Hostelería de Hondarribia son cómplices de la ocupación israelí.

 

    EUSKAL HERRIA PALESTINA SAREA

    (Plataforma de grupos vascos que apoyan el boicot a Israel)

Gehitu iruzkin berria