C'est dans les impasses qu'éclatent les révolutions

 

 

Vous êtes ici

Argentina

Montevideon Filtroko martxan izan ziren brigadistak

Mar de plata atzean utzi eta Askapenako brigada kideak Montevideora (Uruguay) heldu bezain pronto, lanean jarri ziren “Plenaria Memoria y Justicia”rekin orain dela 21 urte Montevideon gertatutako sarraskiari buruz hitzaldietan eta mobilizazioetan.

Hitzaldiekin bayera hainbat irrati bisitatu dituzte, baita sindikatu, ikastetxe eta unibersitateak ere. Edonola ere egonaldi honetako ekimenik nagusiena abuztuaren 24ean, urtero urtero, justizia eta memoria aldarripean burutzen den “Filtro”ko martxan da. Urtero bezala, Argentina-Uruguayko brigada kideak Norma Morroniren ondoan parte hartu zuten, eta Fernando Morroni eta Roberto Facal omendu.

Mar de plata, Argentinako azken geldialdia

Rosario eta Cordobako esperientzia, labur bezain intentsoak bizi ostean, Mar del Plataraino iritsi ziren brigada kideak. Bertan, egonaldia laburra egin bazuten ere, etekin handia atera ziotela azaldu digute. Hemen irakurgai duzu kronika:

Irrati komunitario bitan elkarrizketatu gintuzten (La Revuelta) eta Colectivo Audiovisual Raymundo Gleyzer-ek bideoa grabatu zigun. Gainera, Vía Orgánica –okupatutako gune batean dauden ortuak– ezagutzeko aukera eduki genuen. Esan beharra dago egitasmo horrek harrera bikaina izan duela hirian, eta, gaur egun, elikadura-burujabetza lantzen dutela lehen hezkuntzako ikasleekin.

Rosario eta Cordobako esperientziak, labur baina intentsoak

300 kilometrotako bidaiaren ostean Rosario hirira iritsi dira Argentina Uruguayko brigada kideak. Nahiz eta bertan egun bakarra eman, intentsitate handiko orduak izan direla azaldu digute. Hainbat bilera burutu dituzte eta biziki interesgarriak diren esperientziak ezagutu. Hemen kronika

Lehenik eta behin, Federación Anarquista Rosario-ko kideekin bildu gara informazioa elkartrukatzeko. Gainera, Rosarioko ATE – CTA sindikalistekin hitz egiteko aukera izan dugu, baita Madres de Plaza de Mayo-ko emakumeekin ere.

Herri boterea eta borroka soziala Buenos Aireseko villetan

La Boca auzo tradizionaletik  Villa Soldati eta Bajo Flores villetara jo dute brigadistek. Ideia bat egiteko, gaur egun Buenos Aires hirian 20 “villa” inguru eta 57 asentamendu daude. 2010eko errolda ofizialaren arabera gutxi gora-behera 163.000 pertsona bizi dira auzo horietan, gehienak atzerritarrak. Kopuru zehatza kalkulatzea zaila den arren, askoz ere zifra altuagoa izan daiteke. Azken urteotan villak hazi egin dira, baina ez azalerari dagokionez baizik eta altueran.

La Boca auzo tradizionaletik heldu zaigu Argentina Uruguayko brigada kideen kronika

Buenos Aireseko Pompeya auzotik La Boca auzo tradizionalera jo dute brigadistek. Bertan, La Boca; “conventillos” deritzen egurrezko etxe xume eta koloretsuetan bizi dira biztanleak. Euren egunerokotasuna zaila bada ere, elkartasun sentimendua da nagusi auzotarren artean. Brigadistak Los Pibes organizazio sozial eta politikoarekin elkartu ziren eta hemen jaso digute beraien esperientzia.

1996. urtean, La Bocaren egoera lazgarria ikusita eta kapitalismo basatiari erantzun emateko, hainbat familia elkartu egin ziren eta Los Pibes jantokia ireki zuten. Hala, “euren istorioa” aldatzen saiatu ziren “historia” aldatzen laguntzeko. Eskolara joaten ez ziren egunetan haurren elikadura bermatzea zen egitasmoaren helburua. Izan ere, jantokiak egindako lanagatik izan ez balitz, neska-mutil askok ez lukete aukerarik izango egunean otordu bakar bat ere ez egiteko.

Buenos Aireseko Pompeya auzotik Argentina-Uruguayko brigadaren lehenengo kronika

Buenos Aireseko Pompeya auzoan dagoen kultur zentro okupatua bisitatzeko aukera izan dute Argentina Uruguayko brigadako kideek. Pañuelos en Rebeldía taldeak lurraldetasunari buruzko mintegia antolatu zuen eta bertan parte hartzeko aukera izan zuten. Bertan hainbat naziotako kideak ere izan dira, tartean Pompeyako zentro kulturalean Monica Mejicanorekin Mexikoko egoeraren berri jaso zuten brigadistek. 

Pompeya Kultur Zentroan hainbat erakunde eta ekimen biltzen dira, horien artean, Pañuelos en Rebeldía. Herri-hezkuntza eraikitzea da euren asmoa eta, horretarako, ekintza politiko pedagogikoan dihardute Argentinako eta Latinoamerikako beste mugimendu sozialekin; hainbat herri zapalduekin elkarlanean eta borrokan. Herri-mugimenduen errealitatea ezagutaraztea eta eraldatzea dute helburu, eta euren lanak 3 ardatz nagusi ditu:

Pages

S'abonner à RSS - Argentina