bannerra
Intro   · euskara   · castellano   · français   · english     · italiano



FROM THE WORLD TO THE BASQUE COUNTRY


 
Who are we? From EH to the World Step by Step Brigades I. Conference Opinion


Cuba

mapa kuba Populazioa: 2005. Urtean Kubako populazioa 11,2 miloi biztanletakoa da; La Habana da hiriburua 2,2 miloi bizilagunekin. Irlako bigarren hiri garrantzitsuena santiago de Cuba da 440.000 pertsonekin; hurren Camagüey, Holguín eta santa Clara daude 300.000, 240.000 eta 200.000 biztanlerekin, hurrenez hurren. Arraza desberdinak nahasten dira; txuriak irlako populazioaren %66 suposatzen dute eta kolonizatzaile espainolen ondorengoak dira, batik bat; arraza beltza (%12), aldiz, esklabutza garaian azukre-latifundioetan lan esku merke moduan lanera etorritakoengandik. Bi arraza hauen nahasketaren ondorioz, oso altua da egun Kubako populazio mulatoa (%22-%32). XIX. Mendearen bukaera eta XX. Mendearen hasieran txinatar emigrazioa garrantzitsua izan zen ere, baina gaur egun txinatarrek ez dute irlako populazioaren % altua suposatzen. Populazioaren hazkunde tasa orokorra 1,48 ume/emakume ingurukoa da; jaio berreen heriotz tasa (bizirik jaiotako 1000 umeen artean lehen urtean hildakoak) 6,4 ingurukoa. Bizi itxaropena, aldiz, 74 urtekoa da gizonentzat eta 78 urtetakoa emakumeen kasurako.

Geografía: kubako irlak 1.200 Km ditu luzeeran , San Antonio lurmuturretik Quemado-ko puntaraino. Punturik zabalenean 191 Km ditu eta eztuenean 31 Km. Kubako lurrazalera 110.920 Km2-koa da, Euskal Herriarena baino 5 aldiz handiagoa. Irla nahiko laua da. Hala ere, zenbait mendilerro bereizi daitezke. Mendebalderago dagoen probintzian, Pinar del Rion, Guaniguanico mendikatea dago; erdialdean, Santa Clara eta Sancti Spiritus probintzien artean, Guamuhaya mendilerroa dago, bertan Escambray mendiak azpimarratu daitekelarik. Ekialdean irlako tontorrik altuenak aurkitzen dira: Granma eta Santiago de Cuba artean, Sierra Maestra (irlako punturik altuela dago bertan: Turquino, 1984 metrorekin.) eta Holguín, santiago eta Guantánamo artean Sagua-Baracoa mendiak.

Klima: Prezipitazioen araberako bi artero bereizten dira: lehorra eta euritsua. Lehena abendutik apirilera luzatzen da eta euria eskasa izaten da, sekula desagertzen ez den arren. Urteroko batazbesteko temperatura 24ºC-takoa da: ?udan? 27ºC eta ?neguan? 21ºC. hilabeterik freskoaenak abendua, urtarrila eta otsaila dira eta beroenak uztaila eta abuztua.

Banaketa politiko-administratiboa: 1976.az geroztik estructura político-administratiboak eraldaketa jasan zuen populazioaren beharrizanei erantzunez. Gaur egun Kuba 14 probintzietan banatuta dago, hauei Isla de la Juventud (lehen Isla de Pinos) gehitzen zaielarik. Mendebaldetik ekialdera: Pinar del Río, Provincia Habana, Ciudad de La Habana, Matanzas, Cienfuegos, Villa Clara, Sancti Spíritus, Ciego de Ávila, Camagüey, Las Tunas, Holguín, Granma, Santiago de Cuba y Guantánamo.

Jaiegun nazionalak: Urtarrilak 1, Askapenaren eguna (1959) eta Uztailak 26, 1953.ean burututako Moncada koartelaren asaltoaren urteurrena..

Alderdi politikoa: Kubako alberdi politikoa (PCC) ?Estatu eta gizartea gidatzen duen indar gorena da? Kubako Konstituzioak definitzen duen moduan. 1965.ean Portu zen aurretiko ?Partido Unido de la Revolución Socialista? delakotik. Azken hau 1962.ean jaio zen ?Organizaciones Revolucionadas Integradas? (ORI), ?Movimiento Revolucionario 26 de Julio?, ?Directorio Revolucionario 13 de Marzo? eta ?Partido Socialista Popular? elkartu zirenean.

Beste erakundeak:
Comités de Defensa de la Revolución (CDR), Central de Trabajadores de Cuba (CTC), Unión de Jóvenes Comunistas (UJC), Federación de Mujeres Cubanas (FMC), Federación Estudiantil Universitaria (FEU), Federación de Estudiantes de la Enseñanza Media (FEEM), Organización de Pioneros José Martí, Asociación Nacional de Agricultores Pequeños (ANAP).

 
bannnneerr

Deialdiak

2008 - Uztaila 
A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31  

Kakacolaren kontrako nazioarteko eguna

· Uztailak 22 -
·


Israeli Boikot

jardunaldiak08

cocacolariez

Movement against the Globalization