FROM THE WORLD TO THE BASQUE COUNTRY
|
|
Panama erdialdeko amerikako estatua da. Iparraldetik Karibe itsasoarekin egiten du muga eta hegoaldetik ozeano barearekin.Ekialdean Kolonbia dago eta mendebaldean Costa Rica.
Panama errepublikako hiriburuaren izena ere bada.450.668 biztanle inguru ditu gutxi gora behera.Panamako kanalaren muturraren ondoan dago portua; merkataritza,administrazioa,finantzak (Ameriketako Suitza deitzen diote Panamari inguruko dirudun denak joaten omen dira bertara dirua zuritzera), zerbitzuak eta industrigunea dira diru iturri.
Bestalde Amerika Iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen
errepide-sarea,Panamerikar errepidea bertan aurkitzen da ere.1936an hasi ziren eraikitzen.EEBBetako hegoaldean du sorburua eta Mexiko,erdialdeko Amerika eta Panama igarota Buenos Aireseraino iristen da. Kontua da Panama eta Kolonbia
arteko mugan ohiana dagoela eta bertan moztuta geratzen dela errepide famatu hau.Eten hau gainditu nahian dabiltza ipar amerikarrak interes ekonomiko eta politikoak direla eta baina uste edo nahi bezain erraza izan ez arren.
Bertako hizkuntza ofiziala gaztelania da. Dena den 7 indijena edo jatorrizko herri ezberdin aurki daitezke besteak beste eta hauek beraien kultura eta hizkuntza propioa dute.
Erabiltzen den moneta Balboa ( 1S = 1Balboa)
Historia
XVI.mendean espainolek kolonizatu zuten lurralde hau tartean VAsco Nuñez de Balboak.
1819an Espainiatik bereizi eta Kolonbia handira batu zen.
1903an Panamako oligarkiak ,EEBBek lagunduta,kolonbiatik banatzea lortu zuen,independentzia aldarrikatu eta errepublika sortuz.EEBBk eta Panamak Atlantikotik ozeano barerainoko kanala egitea erabaki zuten luze baino lehen eta EEBBk kanalaren 10 milia zabaleko lur-zerrendaren kontrola ziurtatu zuten.Plantazio guztiak eta trenbideak EEBBetako United Fruit Company- ren eskuetara igaro ziren eta familia gutxi batzuen esku gelditu zen boterea.
1954ean ireki zen kanala.
1968an Omar Torrijos jeneralak gidatutako kolpearen ondotik,erregimen militar nazionalista ezarri zuten.Kanalaren eremua 2000. urtean Panamari itzultzea aurreikusten zuen hitzarmena sinatu zen 1977an.
1983tik aurrera Noriega jeneralak boterea kontrolatu zuen
armadatik.
1986an EEBBek Noriegaren estradizioa eskatu zuten, narkotrafikatzailea zela leporatuta baino botereari eutsi zion,hauteskundeetan oposizioak irabazi bazion ere.
Orduan EEBBetako armadak Panama inbaditu zuen abenduan,Noriega preso hartu eta EEBBetara eraman zuten.
|
|
Deialdiak
|
2008 - Abuztua |
| A |
A |
A |
O |
O |
L |
I |
| |
1 |
2 |
3 |
| 4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
| 11 |
12 |
13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
| 18 |
19 |
20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
| 25 |
26 |
27 |
28 |
29 |
30 |
31 |
|
|



Movement against the Globalization
|