bannerra
Intro   · euskara   · castellano   · français   · english     · italiano



FROM THE WORLD TO THE BASQUE COUNTRY


 
Who are we? From EH to the World Step by Step Brigades I. Conference Opinion


Eire

irlandako mapa

DATU OROKORRAK

Geografia


Europako ipar mendebaldeko uhartea da, Ozeano Atlantikoan, Britainiar uharteetako mendebaldekoena. Uharteak bere osotasunean 84.000 km2-ko azalera dauka. 32 konderrik osatzen dute, lau lurralde edo probintzietan bananduta: Ulster, Conantch, Leinster eta Munster.
Hala ere, bi estatutan banatuta dago: Irlandako Errepublika, hegoaldeko 26 konderriez osatuta; eta Erresuma Batuaren mende dagoen Ipar Irlanda, ipar-ekialdeko 6 konderriez osatuta (Antrim, Down, Armagh, Tyrone, Derry eta Fermanagh). Iparraldeko estatuari Ulster ere deitzen diote unionistek eta britainiar batzuek, baina Ipar Irlandak ez du Ulster probintzia osorik hartzen, izan ere, probintziaren 3 konderri hegoaldeko estatuan daude.
Irlandak bere osotasunean 5.602.470 (2001-2002) biztanle dauzka, 1.685.267 (2001) iparraldean eta 3.917.203 (2002) hegoaldean.

Uhartearen erdialdea lautada beherea da, han-hemenka aintzira handiak dituena. Lautada hau mendi-multzo txikiez inguratuta dago: Ekialdean Wicklow mendiak eta mendebaldean Connemarako mendiak; hego-mendebaldean daude mendirik altuenak (Carrantuohill; 1.041 m). Ipar-ekialdea (Ipar Irlanda) lautada handia da, erdian Neagh aintzira handia duena, eta ertzetan mendikatea txikiez inguraturik dago. Kostaldea koskatsua da, sartu-irten ugarikoa, mendebaldean batez ere. Itsasaldeko klima tipikoa du; euri asko egiten du urte osoan zehar. Neguak leunak dira eta uda epelak. Haize bortitzak ez dio basoari hedatzen uzten.


Egoera soziala eta kulturala

Hegoaldeko estatuan biztanleen %95 katolikoak eta %4 baino gutxiago protestanteak dira. Ingelesa da gehien hitz egiten den hizkuntza eta ia herritar guztiek dakite. Gaelikoa hizkuntza ofiziala eta irakaskuntzan derrigorrezkoa da. Hala ere, hirutik bakar batek baino ez daki gaelikoa eta erabilera askoz txikiagoa da, uhartearen mendebaldeko gune gutxi batzuetara mugatzen da.

Iparraldean herritarren erdia baino gehiago protestantea da, gehienak Ingalaterratik eta batez ere Eskoziatik etorritakoen ahaideak, baina katolikoek oso gutxiengo handia (%40 baino gehiago) osatzen dute.
Iparraldean bi komunitate nagusi eta bereiziak daude: unionista-loialistak (denak protestanteak) eta nazionalista-errepublikanoak (gehienak katolikoak).
Hizkuntza nagusia ingelesa da, baina Ostiral Santuko Akordioaz geroztik, Irlandako gaelikoa eta ulster-scott ?Eskoziako gaelikoaren dialektoa- ere ofizialak dira. Hala ere, azken bi hizkuntza horiek gutxituak dira, oso jende gutxik dakizki eta ia ez dira erabiltzen.

Bai hegoaldean, bai iparraldean musika eta musikarekin zerikusia daukaten gaiak dira kulturaren oinarri. Horrez gain, antzerkiak ere garrantzi handia dauka gizartean.


Egoera ekonomikoa

Irlandako ekonomia nekazaritza eta industrian oinarritu egin da hala hegoaldean nola iparraldean.
Hegoaldean nekazaritza zen nagusi, baina 1950. hamarkadaz geroztik, industriak gora egin du nabarmen. Hala ere, azken urteotan Zerbitzuen sekotera nagusitu egin da eta 2000 urtean, esaterako, populazio aktiboaren %64 zerbitzuetan ziharduten eta BPGren %55 zen.
Industriak gora egin zuen azken hamarkadetan batez ere tresna elektriko eta elektronikoen esportazioari esker. Sasoi ekonomiko ona eduki zuen eta ?Tigre zelta? izena jarri zioten hegoaldeko estatuari, baina azken urte hauetan behera egin du ekonomiak. Langabetuen tasa %5ekoa zen 2001ean eta bereziki handia gazteen artean.
AEBak eta Europako Batasuna ?Britainia Handia bereziki- dira inbertitsaile atzerritar nagusiak, eta, Dublin eta Cork dira industria, finantza eta merkataritza gune nagusiak.

Iparraldeko estatuan, ekonomia abletzantan, nekazaritzan eta industrian oinarritzen da. Nekazaritza eta abeltzantza granja txkien bidez egiten da batez ere. Industriari dagokionez, ehungintza eta isasontzigintza dira sektore nagusiak. Harreman ekonomiko gehienak Britainia Handiarekin egiten dira zuzenean.
Irlanda iparraldeak langabezi tasa handia eduki du historikoki batez ere katolikoen artean. Bake akordiaren ondorioz inbertsio ekonomikoek gora egin dute eta langabezi tasa jaitsi egin da.

 
bannnneerr

Deialdiak

2008 - Abuztua 
A A A O O L I
  1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Filtroko sarraskiaren 14. urteurrena

· 2009/VIII/24 -
· Montevideo, Bilbo


Israeli Boikot

jardunaldiak08

cocacolariez

Movement against the Globalization