FROM THE WORLD TO THE BASQUE COUNTRY
|
|
Aurkezpena
Chiapas oso urrun dago Euskal Herritik kilometrotan. Hegazkinez, 10 bat ordu eman beharko ditugu Mexikora heltzeko. Baina elkartasun internazionalistaren parametroetan, distantziak ezberdinak dira, arras ezberdinak.
Zergatik Chiapasera? Zergaitik ehunka euskal brigadista komunitate indigenetara? Zergatik azken urte hauetan zapatistekin gauzatutako elkartasun harreman sendoak? Ez da, gure kasuan behintzat, kasualitate hutsa edota moda kontua izan. Argi dezagun, bada.
1992an, kolonizatzaileek ospatutako konkistaren urtemugaren harira, Amerika osoko mugimendu indigenak berpiztu ziren: mobilizazioak, protestak, bilerak...Denbora luzez isilarazita egon ostean, berriro hartu zituzten kaleak eta plazak. Bi urte beranduago, Mexikoko Chiapas estatu ahaztu eta pobrean, EZLNk agerpen publikoa egin zuen, 1983tik oihan sakonean garatu eta prestatu ostean. 1994ko urtarrilaren lehenengo eguna aukeratzea horretarako ez zen kasualitatea izan. Izan ere, egun horretan bertan Kanadaren, EEBBen eta Mexikoren artean sinatutako "TLC" ekonomia akordio neoliberala indarrean sartu zen. Beraz, zapatisten borrokaren ardatza hasiera-hasieratik finkatu zen: neoliberalismoren kontra jotzea nortasun propioa eta burujabetasuna erreibindikatuz.
Egia esan, mugimendu zapatistak ez zuen ezer berririk asmatu, baina bai ahalbidetu zuen herri indigenen borroka indartzea, mundu zabalean hedatzea eta koordinatzen laguntzea. Aurreko hamarkadetako prozesu eta indar iraultzaile askotan indigenen aldarrikapenak "desagerturik" egon ostean, ideia berria zabaldu zen: gobalizazio kapitalistaren kontra egiteko herri indigenen aportazioa oso baliogarria da; nahiz eta hainbat alditan gobernuek indigenak erabili dituzten mugimendu iraultzaileen kontra jotzeko, azken mendeotako historiak bestelako irakurketa eskaintzen digu.
Chiapasen lurraldetasunaz, burujabetzaz eta askatasunaz hitz egiten da. Chiapasen herri indigenen ahalmen iraultzaileaz, kultura eta hizkuntza propioen garrantziaz eta neoliberalismoaren ondorio zehatz eta tamalgarriez hitz egiten da. Chiapasen militarizazioaz, paramilitarizazioaz, gerra zikinaz eta intentsitateko txikiko gerraz hitz egiten da. Hitz ezagunak ote euskaldunontzat?
Europako indigenak gara euskaldunok. Independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka globalizazio kapitalistaren kontrako borroka ere bada. Mundu zabaleko herrien borroken arteko elkartasuna nahitaezkoa da aurrera egiteko, bizirik irauteko. Nork bere lekutik apurtu behar du inperialismoaren harresia. Horrexegatik, Askapenak elkartasun internazionalista eskatzen /eskaintzen jarraituko du komunitate indigenetan ere.
Azken finean, Chiapas ez dago Euskal Herritik hain urrun, ezta?
MEXIKO: DATU OFIZIALAK...
Capital: Ciudad de México
Superficie: 1.972.550 km2
Forma del estado: República federal (31 estados y un distrito federal, la ciudad de México)
Sistema de gobierno: democracia presidencialista
Jefe del estado y de gobierno: Vicente Fox
Moneda: peso
Idioma: español y hasta 90 lenguas y dialectos indígenas
Población: 101.879.171 (julio 2001), de los que más de 8 millones son indígenas pertenecientes a 56 etnias.
Analfabetismo: población general: 11,4%/ población indígena: 43%
MEXIKO IZKUTUA...
2003. urtean, Mexikoko populazioaren %50 inguru pobrezian bizi zen, hau da, 60 bat milioi lagun...
Mexiko oso herri aberatsa da (petrolioa, gasa, mineralak, egurra, nekazaritza,...), baina bere ekonomia krisi larrian dago: inflazioa, pesoaren debaluazioa, oinarrizko elikagaien prezioen gorakada?Honen ondorioz, Mexikoko aberastasun gehiena 37 bat familiaren artean dago banaturik, pobreak gero eta pobreagoak eta gero eta gehiago diren bitartean.
Ustelkeria dekogu agintari politikoen ezaugarririk nabermenena. Goi mailako politikan narkotrafikoarekiko harremanak oso errotuta daude. Era berean, esan daiteke herriaren baliabideekin ere trafikatzen dutela, Estatu Batuen esku jartzen ari direlako (multinazionalak, TLC,...)
Baina ustelkeria ez da politika eremura mugatzen. Gizarte mailan ere aurkitzen da nonahi, bizi-kalitatea hobetzeko bide barkatzat ematen baita. Hau dela eta, PRI alderdiak poterean hainbat urtetan mantetzea lortu du: ustelkeri sarea eraiki du gizarteko esparru guztietan (esateko, Chiapasen, paramilitarrak diru truke priisten nahiak betetzen dituzten indigenak izan ohi dira).
CHIAPASen...
XIX.mendean Chiapas terrateniente gutxi batzuen esku geratzen da. Dauzkaten finkak izugarri handiak dira eta lurra lantzeko indigenak, animaliak bailiran, erabiltzen dituzte. Indigenen lur-eskariei erantzuna emoteko, gobernuak Lacandona Oihanaren kolonizazioa bultzatzen du: terratenienteen lurrak ez ziren banatu.
Azken hamarkadetan Chiapasko ekonomia modernizatu egin da. Prozesu honek ,kapitalaren onerako, politika baztertzaileak ekarri ditu:
-presa hidroelektrikoak: lur emankorrak urperatzea.
-petrolioaren ustiaketa
-nekazaritza eta abeltzaintzaren modernizazioa: esportatzeko produktuen ekoizpena bultzatzen da, bertoko eta atzerriko enpresa handien mesederako, artoa eta frijolaren ekoizpena jeisten den bitartean
|
|
Deialdiak
|
2008 - Abuztua |
| A |
A |
A |
O |
O |
L |
I |
| |
1 |
2 |
3 |
| 4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
| 11 |
12 |
13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
| 18 |
19 |
20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
| 25 |
26 |
27 |
28 |
29 |
30 |
31 |
|
|



Movement against the Globalization
|