FROM THE WORLD TO THE BASQUE COUNTRY
|
|
Autobide luze batek bagarama hor nonbait, eguzkia ageriko ez den alderuntz, neguaren sorrerak lanbroartean izkutatuko duen herri bati kasu egitera. Gurea bezain herri berdea da. Munduan, herri okzidentalik balego, "Grenguich"-en oinarritza onartuaz gero, hau herri Mapuchea litzateke. Bai, herria deritzogu eta ez indigenak, aborigenak edota oinarrizko jendeak. Herria soilik, guretzako Euskal Herria den moduan, haientzako Wall Mapu-a dela baitiote. Hala bedi. Kasualitatearen alaba denborak, Euskal Herria eta Wall Mapu-a elkarbidean jarri izan ditu, gaizki idatzirik dagoen historio ez hain luzean. Halabaina, gutxi baina, ezereza da haietaz jakin, badakiguna.
XIX. mendean gainbeheran zegoen Inperio Espainiarra bere koloniak galtze bidean zegoen, hauetarikoa dugu gaur egungo Chile nazio-estatua. Galera hori arrazoi desberdinengatik emana zen. Alde batetik beste potentzia mundial batzuek plano internazionalean botere gehiago akumulatzen zuten eta bestalde kolonia ugarik estatu-nazio moduan independizatzeko borrokan ziarzuten. Hauetako bat aipatutako Chile dugu. Estatu harek ozeano Bareko kostaldeko 3300 kilometroko luzera du. Nahiz eta oso zabala ez izan luzeegia da bertako herri desberdinen lurraldetasun eta herritartasun erizpiderik kontutan hartu denik pentsatzeko. Wall Mapu-a lekutzeko arazo handiak daude, nola erabaki zeintzuk diren mugarik gabeko herri baten mugak? Gaur egun zera esaten digute, Wall Mapu-a Bio-Bio (Concepcion-en itsasoratzen den Ibaia) ibaitik beherako lurraldea dala, Chileren herena inguru. Bainan jakin badakigu Espainol axolagabeak iritxi baino lehen Santiagon ere (Chileren erdian dago) Mapucheak bizi zirela eta gudu bortitza eman zutela. Badakigu baita ere, haien hizkuntza Mapunzugun-a dala (Lurraren oiartzuna) eta gutxienez gaur egun bizirik lau Mapu-ki (Euskalkien moduan) badaudela; Lafkenche-a (Laku eta itsasertzetako gizakiak), Huiyche-a (Hegoaldean dauden gizakiak), Pewenche-a (Pewenaren, "Araukaria", gizakiak) eta Mapuche-a (Lurraren gizakiak, tarteko haranean). Hizkuntzaren edota gure arteko jarreren berdintasunetan sartu gabe, badago beste berezitasunik anai bihurtzen gaituena; haiek, guk bezalaxe, bi estaturen aurkako borrokan diardute, Chile eta Argentina. Era berean heuren nortasuna da babesten dutena, maitatzen dutena, askatasunera edo heriotzera daramatzan proiektua. Beraz, aurrerantzean behintzat, lurralde horren mapa bat begiratuez gero, baztertu agerian dauden lerro eta kolore batzuk eta Santiagoko latitudetik behera ozeanotik ozeanora gutxienez beste herri bat dagoela oroitzeko eskatzen dizuegu.
Bainan bi herrien elkarbideaz hitzegiten dugunean ez gara soilki bi arrazoi horietaz ari. Bi estatuen arteko esplotazio eta errepresioa mundu mailan herri ugaritan topa genezake. Espainolen inbasioa zein frantziarrena halabearrezkoa da, nahi ta nahiezkoa, herri ugarirentzako gaur egun ere. Elkarbidea esateak ordea ez du zertan bide hori eskutik ematen denik esan nahi. Hobeki esanda zera litzateke Euskal Herria, beste asko bezala, Wall Mapu-aren boltxikotik ari da bidea egiten, potzoltzen. Wall Mapua, Mapuzunguna, paisaia liluragarria eta paisaia soziala ordez desagertarazten ari garen bitartean. Munduan dugun beste benetazko aberastasun bat galtzen ari da. Gurearekin nahikoa ez bagenu bezala.
Chilek bere independentzia lortu eta berehala inportatu zuen sistema produktiboa latifundioarena izan zen. Espainolek lurrak okupatzeko baimena eskatu behar zuten lekuan, estatuak bertaratu zen klase burges berriari eman zizkion lurren jabegoak. Jabego pribatua, burokrazia eta ofizialtasuna ezarri zituen Chilek, lurrean aske zebilen herri errekolektore haren zabaltasunean. Orduezkeroztik mende t'erdi pasatxo joan zaigu. Atzoko latifundistek abizen aleman, austriar eta baita euskaldunak ere zituzten. Gaur egun horietaz gain, Benethon, Repsol, Iberdrola, Telefonica... eta Eusko Jaurlaritza dira, besteak beste. Zein izan ote liteke bada, Eusko Jaurlaritza bertan nahasteko helburua? Gaur egun Euskal Herrian orohar garatzen den ekonomia finantzieroa da, espekulatiboa. Horrek fase produktiboak atzerrira eramatea beharrezko ematen du. Lekuotan lurraren esplotazioa merkeagoa izango da eta era berean lanaren ordainketa askozaz ere baxuagoa da. Wall Mapuan barneratzen den orok oso argi ikusi lezake zertaz ari garen. Ekonomia joan etorriak direla eta, Mapuche gazteak "laguntzeko" bederen, Eusko Jaurlaritza zurgintza, eta gremiogintza ikas-zentruak ari da finanziatzen G-GKE-n (ONG-D, Organizaciones N(e)o Gubernamentales al Desarrollo) eta beste hainbaten bitartez. Juxtu herri baten beharretarako diseinaturiko zentruak omen dira. Bainan kezkak ditugunentzako beste adierazbide batzuk susma ditzakegu. Adibidetzat; Wall-Mapu-an pinu edota eukalipto batek 7 urte behar omen ditu bere altuera nagusira iristeko. Zenbat aldiz joan da azken urteotan Eusko Jaurlaritzako sailbururenbat Wall Mapura bisita ofiziala egitera? Eta zertara joan da? Azken finean bertan gertatzen dana zera da, Euskal Erkidegoan dauden enpresa ugarik behar dituzten lehengaiak eskuratzkeo harreman instituzionalak ere eman behar direla. Argi dago Chilek gure klase burgesari Wall Mapuari lapurtutako lurretan hazitzen den egurra edota beste edozein gai eskeiniko dizkiola, zer eskeintzen dio horren ordez Eusko Jaurlaritzak Chileri? ta ez Wall Mapuari? Gure ustez esperientzia da horixe. Herri baten menpekotasunerako esperientzia (Informazio-Inteligentzia) besteak beste. Gaur egun, Eusko Jaurlaritza Chileko estatuak Mapucheen aurka duen estrategiaren aliatu internazionaletariko bat da. Argi adierazi digute hango lagunek zera galdetzean; "Y ustedes los Vascos, ¿por qué se interesan tanto por nosotros?".
Noski, Mapucheak ezagutzeko arrazoiak desberdinak dira baldin eta nor joaten dan bisitan. Batzuek, erizpide ekonomikoak daramazkite haien odolean inprimaturik. Besteok elkartasun erizpideak direla eta mugitu ohi gara. Guk Wall Mapuaren elkartasuna jaso genuen eta bi arrazoi nagusi genituen haiengana joateko. Lehena haien herria ezagutzea, haiek sentitzea eta duten lurrarekiko harremana gureganatzea ahal zen heinean. Eta bigarrena gaur egun mantentzen duten askatasun borrokaz berri jakin eta zabaltzea. Zabalpen horretan Euskal Gizarteak zera ulertu beharra du, ezingo duela pakean bizi bere kontsumoa beste batzuen bizitzan oinarritzen den artean. Ideia argi batez gera gaitezen, Mapuche herriak gaur egun bere borroka horren baitan, preso politiko ugari ditu, dispertsioa zer den badaki, baita atxiloketak, torturak, inkomunikazioa eta jipoiak ere. Errepresioa nagusia da ikasleenganako, komunitateenganako, zahar eta gazteentzako. Eta hauxe aplikatzeko bideak asko ezagunak ditugu Euskal Herrian. Azken urteotako dinamikei erantzunez erakunde Mapuche batzuek ilegalizazioa ere ezagutzen dute terrorista direlakoaren akusaziopean. Nola eraikiko ote dugu Euskal Herri aske bat, Mapuchea bezalako herriak aske ez diren bitartean? Nola lor lezake Mapuche herriak askatauna gure elkartasunik gabe? Eta nola lortu ote lezake Euskal Herriak bere independentzia eta sozialismoa Mapucheen elkartasuna gabe? Ezinezkoa da, kapitalaren indarra handiegia da norberak bakarrik egin dezakeela pentsatzeko. Eta zentzu honetan guk zera gehitu nahi dugu, Mapucheek lurrarekiko duten harremana ezinbestekoa da borroka hortan eta mundu askeago baten eraikuntzan, baita Euskal Herriaren eraikuntzan ere.
Dagoeneko, informazioa eman dugu, baita sentisbilizazioa bainan artikulu hau kontsumo hutsalean geratu ez dadin zer da egin beharra duguna? Zein da Mapuche herriak Euskal Herritarrongandik behar duen elkartasun praktikoa. Argi dago behar ez dutena G-GKE-en proiektuak edota harreman instituzionalak direla. Guk honako hauek proposatzen ditugu: a) Chileko estatu terroristaren inguruko adierazpenak, b) Gaiaren sakontze eta zabalpen nazional eta internazionala, d) Euskal burgesiaren eta Euskal instituzio kolonialen aurkako jarrerak, e) Gure kontsumoaren inguruko jarrera serioagoak, f) Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan tinko aritzea, g) Euskal Herriko erakunde Internaziolastek deituriko mobilizazio eta ekintzetan parte hartzea...
Euskal Herri Aske eta Solidario baten alde
Gora Herrien Arteko Elakartasuna
Gora Wall Mapu-a
MARRICHIWEU
(Hamar aldiz irabaziko zaituztegu)
|
|
Deialdiak
|
2008 - Abuztua |
| A |
A |
A |
O |
O |
L |
I |
| |
1 |
2 |
3 |
| 4 |
5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
| 11 |
12 |
13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
| 18 |
19 |
20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
| 25 |
26 |
27 |
28 |
29 |
30 |
31 |
|
|



Movement against the Globalization
|