bannerra
Intro   · euskara   · castellano   · français   · english     · italiano



FROM THE WORLD TO THE BASQUE COUNTRY


 
Who are we? From EH to the World Step by Step Brigades I. Conference Opinion


Oaxaca

94. urteko lehenengo egunean Chiapaseko estatuan zapatistak indigenen ahots isildua munduratzeko, demokrazia, lurra eta justizia eskatzeko altxatu zirenean eman zen sinergiak mundu osoko altermundismoa astindu zuen. Baina hor isilean, altxamendu armatua gauzatu zutenen artean, Mexiko osoko indigenak zeuden Lacandona oihaneko euren lagunekin duintasun aldarri hori burutzera bertaratuak. Chiapasko espiralak mundu osoan zabaldu zituen bere besoak, eta bere altzoan hartu Mexikoko beste estatuetako indigenen borrokak. Kontextu honetan, bulkada honen pean, sortzen da CIPO-RFM (Consejo Indigena Popular de Oaxaca, Ricardo Flores Magon) Chiapasekin muga egiten duen eta Ozeano Bareak bustitzen duen Oaxacako estatuan, Mexikoko estaturik indigenenean, bertako antzinako tradizio komunitario desberdinen uztarketa lez. 80. hamarkadatik eman diren komunitateen autoeraketa esperientzia ezberdinen estatu mailako bateraketa prozesu bat dator horrela haize berriak lagun.

Ñuu Savi, Chatinoak, Mazatecoak, Triqueak, Amuzgoak, Tacuateak, Chinantecoak, Huaveak, Mixeak, Cuicatetecoak?, 24 komunitate denera, Oaxacako hiriburuko euren etxe okupatuan batzartzen dira mendietatik orduetako bidaien ondorengo asanbladetan. Autonomia, lurra, auzolana, demokrazia zuzena aldarrikatzen dituzte alderdi politikoetatik at beti ere. Flores Magon, mende haserako pentsalariaren ideia anarkistek ematen diote hats euren jardunari. Erresistentzia ez biolentoa darabilte, ekintza zuzen baketsuak. Gorbenadorearen etxean zomorro zakuak hustu izan dituzte.

Indigenen edozein autoeraketak dimentsio hauek hartu izan dituenean, gobernu mexikarrak segituan moztu izan ditu agerien diren buruak. 14 gartzelaratu izan ziren iazko plantoi baten ostean eta heriotz mehatxupean den Raul Gatikak ihes egin behar izan du eta atzerrian errefuxiatu. Eraso paramilitar selektiboak ere izan dira zenbait komunitatetan, tiroketak, hilketak, alderdi politiko nagusietako priista eta panisten lur eta aberastasun interesen araberakoak.

Etorkizunean prozesu bateratzaileok badirudi estatuetako mugak gainditu eta Lacandona Ohianeko VI. Deklarazioan Ejerzito Zapatistak egindako deiarekin Mexiko mailako ekimen bat badatorrela. Aurtengo uztailean eta abuztuan Caracoletan izan diren bileretan izan dira CIPOkoak Mexikoko beste organizazio indigena eta sozialekin batera jukutruke politikotik kanpo 2006an izango diren parlamenturako hauteskundeei muzin eta joku eginaz la otra campaña deritzona prestatzeko. Orokorrean Latinoamerikan (prozesu bolivariarraren eta Cubaren elkarlana, eta Hegoamerika osoko indigenen ekimenarekin) ematen ari diren pausook estatubatuarrengan amiltzear den elur bola elikatzen ari dira.

Askapenarekin aurten Oaxacara joan diren brigadak lehenengoetarikoak izan dira. Iaz egin ziren CIPOrekin estreinako kontaktuak aurtengo brigadei bide eman dienak. Komunitate ezberdinetan izan diren brigada euskaldunek errealitate anitzekin egin dute topo. Leku askotan matxetea eskuan urduri garbitu izan dute gauez ustez paramilitarren ezkutaleku ziren oihaneko bideak, lasaiagoetan izan dute betarik, euskara-mixe edo zapoteco hiztegitxoak egin eta hizkuntzok apur bat ikasteko, umeei Euskal Herriko jolasak erakusteko, eta batez ere Euskal Herria izeneko nazio txiki bat heurak bezala erresistituz ozeanoaz bestalde hantxe dagoela erakusteko. Lur kolorekoak izan ez arren gure lurrari eusten diogula erakusteko.

 
bannnneerr

Deialdiak

2008 - Abuztua 
A A A O O L I
  1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

· -
·


Israeli Boikot

jardunaldiak08

cocacolariez

Movement against the Globalization