Le campagne dei popoli sono deboli solo quando il cuore delle donne che non partecipano

Jose Martí

Afrikan ebolari aurre egiteko Kubaren elkartasunaren eredua: liburu aurkezpena

 
 

Maiatzaren 31an, asteartea, 19:00etan, Bergaran (Gipuzkoa) izango da ekitaldia, Irizar Jauregian, Barrenkale kalean, 33 – 3. (20570 Bergara), Euskadi-Cuba, Askapena eta Komite Internazionalistak taldeek, eta EH Bildu eta Irabazi-Ganemos Bergara bertako alderdi politikoek antolatuta.

Enrique Ubieta idazlearen biografia

 

 

Kubaren medikuntza-lankidetza ebolaren kontra mendebaldeko Afrikan

Irailaren 2014an, Sierra Leonan, Liberian eta Guinea Conakryn ebolaren izurritea zela eta, Ban Ki Moon, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak, premiazko deia zabaldu zuen Nazioarteko Komunitatean. Bost mundu-agintari telefonatu zituen, premiazko laguntza eskatzeko. Haietako lau, mundu- potentzien lehendakariak ziren (EEBB, Frantzia, Erresuma Batua eta Europar Kontseilua). Bosgarrena -zerbait harrigarria– Hirugarren Munduko herri txiki baten lehendakaria zen: Kuba. Nazio hau, lankide boluntarioak lehenbizi bidali zituena izan zen – 256 pertsona, “Henry Reeve” mediku- brigada kubatarraren parte zirenak, eta hondamen eta izurrite egoeretan espezialitatua-  eta Munduko Osasun Erakundearen Zuzendari Nagusiarekin, Margaret Chan, koordinatuta egin zuten.

Liburu honek, pertsona hauen solidaritate esperientziak biltzen ditu. Haietako bi misio honetan zehar hil egin ziren (Reinaldo Villafranca eta Jorge Juan Guerra). Beste bat, Félix Báez medikua, ebolaz gaixotu zen, Ginebran sendatu zen eta berriro Afrikara bueltatu zen bere elkartasun misioa bukatzeko.

"Historia del movimiento de mujeres de Palestina" liburu aurkezpena

Ostiral honetan Mar Gijonen "Historia del movimiento de mujeres de Palestina" liburu aurkezpena arratsaldeko 19:00tan Kanpezuko Kultur Etxean

Maiatzak 26, Brasilgo estatu kolpearen aurkako kontzentrak Bilbo eta Donostian!

Maiatzak 26, osteguna, 19:00tan Bilboko Arriagan eta Donostiako Boulevardean

Siria eta Yihadismoaren inguruko hitzaldia Arrasaten

Herri jantzia garaipenaren hazia!

Mila esker Errekaleor auzo okupatuko kideei eta bertaraturiko jende guztiari!

Iñaki Gil de San Vicenteren ponentzia   

Maryam Fathiren hitzaldia   

I

 

Euskal Herriarekiko elkartasuna Italiatik!

Pagine

Abbonamento a Askapena RSS
randomness