Le campagne dei popoli sono deboli solo quando il cuore delle donne che non partecipano

Jose Martí

Tu sei qui

Abenduaren 24an Donostian burutu den Palestinaren aldeko kalejiraren kronika

Leer la crónica en castellano

Larunbat goizean 30 bat lagunek Palestinaren aldeko kalejiran parte hartu genuen Donostiako kaleetan zehar.

Artzai Onaren katedralean hasi eta hiri erdigunea zeharkatu ostean "Made Israel" jostailuak saltzen dituen Imaginarium dendaraino iritsi ginen. Bertan ginela, lau lagun denda barrura sartu eta dendariari "Israeli boikot" kanpainaren zergatiak azaltzen dituen ohar bat helarazio genion. Horrez gain, "Made in Israel" jostailuak ahal bezain pronto dendako apaletatik kentzeko eskaria egin genion eta aipaturiko jostailuak "Israeli boikot" pegatinekin markatu genituen.

Dendariak ordea, ez zuen gure mezua entzun nahi izan eta zuzenean poliziari deitu zion. Honenbesez, minutu gutxi batzuk beranduago eta dagoeneko kalean ginenean Ertzaintzaren bi auto agertu eta guregana etorri ziren. Orduan, kalejiran parte hartzen ari zen pertsona bati identifikazioa eskatu zioten. Protesta egiteko baimena genuela onartu arren, leku pribatu batean propaganda banatzeko eskubiderik ez genuela argudiatu zuen poliziak eta "desoderna publikoak" leporatuta salaketa bat jarriko zuela jakinarazi zigun.

Edozein kasutan, tentsio une hauek behin amaituta kalejirak bere ibilbidearekin segitu zuen eta H&M dendan elkarretaratzea egin ostean, Gipuzkoa plazatik pasa eta Donostiako Alde Zaharrean amaitu genuen Palestinarekin elkartasunaz eta "Israeli boikot" kanpaina jarraituz burutu genuen ekimena. Aipagarria da azkenik, ibilbide osoan zehar Palestinaren eta boikotaren aldeko bertsoak kantatu genituela gabon giro ederrean.

El sábado por la mañana mas de 30 personas participamos en la kalejira en favor de Palestina que tuvo lugar en Donostia.

La protesta comenzó frente a la catedral del Buen Pastor y tras pasar por las calles mas céntricas de la capital guipuzcoana, hicimos una parada en frente de la tienda Imaginarium para denunciar que vende juguetes "Made in Israel". Una vez allí, cuatro compañer@s entramos a la tienda para dar un documento a la encargada en el que se explican las razones del "Boikot a Israel". Ademas, le emplazamos a que retirara los citados juguetes "Made in Israel" de la tienda y pusimos pegatinas con el lema "Boikot a Israel!" en algunos de los  juguetes de la tienda.

La encargada no acepto nuestras explicaciones y llamo directamente a la policía. Así las cosas, al de poco tiempo y una vez que ya estábamos en la calle aparecieron dos coches patrulla de la Ertzaintza. Inmediatamente pidieron la documentación a una de las personas que estaba participando en la kalejira. A pesar de que contábamos con el permiso pertinente para realizar la protesta el policía argumento que repartir propaganda en un lugar privado no estaba permitido y informo de que abriría diligencias por un supuesto delito de "desordenes públicos".

De todas formas, una vez pasado este momento de cierta tensión la kalejira continuo su recorrido y tras realizar una breve concentración frente a la tienda H&M, pasamos por la Plaza Gipuzkoa y finalmente dimos por terminada esta acción en favor de Palestina y para reivindicar el "Boikot a Israel" en la parte vieja donostiarra. Cave destacar que durante todo el recorrido l@s participantes cantamos las típicas canciones vascas de Navidad pero adaptadas a la realidad que sufren l@s palestin@s.
 

Gehitu iruzkin berria