Potranno tagliare tutti i fiori, ma non potranno fermare la primavera...

Pablo Neruda

Tu sei qui

Feminismo islamikoari buruuzko hitzaldia datorren asteazkenean Donostian

Asteazkenean, martxoak 7, 19:30ean feminismo islamikoari buruzko hitzaldia izango da Emakumeen Etxean (Okendo, 9) Nouzha Abou-Salama Nassiriren eskutik.

Leer en castellano

Escucha la entrevista que le hicieron a Nouzha Abou-Salama Nassiri en el programa Kale Gorrian de Info 7

Donostiako Bilgune Feministak eta Askapena erakunde internazionalistak elkarlanean feminismo islamikoari buruzko hitzaldia antolatu dugu. Feminismoa behatzeko eta ulertzeko beste forma bat gerturatzeko asmoz, kultura musulmanean erroturik dagoen feminismoaz mintzatuko gara, hau da, islamaren araberako interpretazioa eskaintzen duen feminismoaz.

Feminismo islamikoa 90eko hamarkadan hasi zen, 40ko eta 50eko hamarkadetan indarra hartu zuen feminismo nazionalista arabiarrari jarraipena emanez. Mugimendu horietan emakumeek eta gizonek elkarrekin deskolonizazioaren aurka borrokatu zuten. Mugimendua Egipton jaio bazen ere, Iranen, Marokon, Tunezen, Indonesian eta Malasian ere berebiziko garrantzia izan zuen, eta badu, gaur egun ere. Horrez gain, munduan zehar dauden komunitate islamiarretan ere–AEBetan, esaterako– badu bere tokia.

Feminismo islamiarrak Korana du oinarri patriarkatuaren interpretazioak auzitan jartzeko. Koranaren bestelako irakurketak eskaintzen ditu, gogotsu eraikiz eskubide berdintasuna lortzeko bidea.

Asteazkeneko hitzaldian, ezagupen faltan edota manipulazioan oinarritutako estereotipo sentsazionalista eta sinplistak alde batera uzteko helburuarekin, feminismo islamikoak proposatzen dituen teoriak eta ideologiak, zein gizartearen eraikuntzan egiten duen lana aztertuko ditugu. Ondokoak izango dira, besteak beste, aztergai izango ditugun esparruak: egungo eraldaketa arabiarrak, feminismo islamiarraren antolaketa, sareak, estrategiak, borrokak eta gainontzeko feminismoekin dituen harremanak.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------
El miércoles 7 de marzo a las 19:30 tendrá lugar una charla en la casa de las mujeres (Calle Okendo 9) sobre feminismo islámico, contaremos con la presencia de Nouzha Abou-Salama Nassiri.

Escucha la entrevista que le hicieron a Nouzha Abou-Salama Nassiri en el programa Kale Gorrian de Info 7

Donostiako Bilgune Feminista junto a la organización internacionalista Askapena hemos organizado de manera conjunta esta charla sobre feminismo islámico. La idea de traer este tema es observar y entender otra forma más de entender el feminismo, en este caso el feminismo que está enraizado en la cultura musulmana y que por tanto, se basa en el islam a la hora de interpretar el feminismo.

Si bien el feminismo islámico comenzó en los 90, no lo hizo de la nada, es la continuación del feminismo nacionalista árabe, que cobró importancia entre los años 40 y 50 y en el que las mujeres lucharon codo con codo con los hombres por la descolonización. Este movimiento surgió en los años 90, pero no es un movimiento que nace en una sola parte del mundo. Nació en Egipto, pero también en Irán, en Marruecos, en Túnez, sin olvidarnos de los países más grandes del mundo musulmán; Indonesia y Malasia, donde hay un movimiento muy importante de feminismo islámico. También tomó cuerpo en comunidades islámicas de otros países, como, por ejemplo, dentro de Estados Unidos.

Así pues, el feminismo islámico toma como base el Corán, para desafiar y poner en cuestión las interpretaciones patriarcales, ofreciendo lecturas alternativas que posibilitan la consecución de la tan ansiada igualdad de derechos.

En la charla del miércoles, tratando de superar estereotipos sensacionalistas y simplistas basados en la manipulación interesada o en el mejor de los casos en el desconocimiento, analizaremos las propuestas teóricas e ideológicas del feminismo islámico y su contribución a la construcción de las sociedades en que se insertan. En esta ocasión abordaremos el papel del feminismo islámico en el espacio de las transformaciones árabes actuales, su organización, redes, estrategias, luchas y relaciones con otros feminismos.

Taxonomy upgrade extras: 

Gehitu iruzkin berria

Full HTML

  • Indirizzi web o e-mail vengono trasformati in link automaticamente
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as tutto or other.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Filtered HTML

  • Indirizzi web o e-mail vengono trasformati in link automaticamente
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as tutto or other.
  • Elementi HTML permessi: <a> <em> <strong> <cite> <blockquote> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd>
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.

Plain text

  • Nessun tag HTML consentito.
  • Mark language-dependent sections with == marker == where marker is either a valid language code or a special code such as tutto or other.
  • Indirizzi web o e-mail vengono trasformati in link automaticamente
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
By submitting this form, you accept the Mollom privacy policy.