Lei mi ucciderà ... ma domani sarò di ritorno e essere milioni

Bartolina Sisa

Tu sei qui

Ni Milanora joango nintzateke

Egunotan Euskal Herriarekin VI nazioarteko elkartasun astea ospatzen ari dira munduko hainbat bazterretan, lipdup polit bat ere bidali dute astea berotzeko (eromena izango zen hainbat txoko pixkat kordinatzea, ala? zorionak denei!).

Aste honek seigarren aldia badu ere, agian hau irakurtzen ari den horrek ez daki asko Euskal Herriaren Lagunak taldeei buruz. Nik GAUR8n bertan iaz aurkezten nituen Euskal Herriko utopikoen lagun utopiko gisa. Izan ere, EHLak munduko hainbat txokotan herrien mundu bat egunez egun amestu eta borrokatzen dute, eta gure herriaren lagun dira, gurean beren moduko lagun asko ikusten dutelako: AHTren aurka borrokatzen direnak, preso eta iheslari politikoak herrira ekartzearen alde jarduten direnak, memoria historikoa lantzen dutenak, okupazioa, eskubide sozialak, gazte eta ikasleak… Jakina, gure herriak bizi duen une politiko garrantzitsua eta itxaropentsua ere izango da azaldua, jakinmina itzela baitute gure lagunek.

Holakoak izango dira astean parte hartzeko EHtik abiatuko diren lagunak. 15 herrialde eta milaka lagun dituzte zain.

Bukatzeko, azken urteetako ohiturari jarraiki, Martxoaren 3an Milanoko kaleetan pasteleko ginda izango da: ‘Tanti populi, un unica lotta’ manfestazio handia eta berezia. Euskal Herritik urterik urte gero eta lagun gehiagok bisitatzen du Milano manifestaziora joateko, hainbeste maite gaituzten lagunak ezagutzeko, munduko beste herri borrokalari askoren lagunak ezagutzeko (Kurdistan, Kolonbia, Palestina…), Milanoko gaztetxean manifaren osteko festan parte hartzeko, eta zergatik ez: hemen oraindik ere debekatuak diren gure lagunen argazkiei harrotasunez eusteko.

Beraz, Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskia gogoan hartzeko manifestazioara ez bazatoz Gasteizera, Milanora joan zaitez, baina etxean ez geratu ;-)

Hementxe daukazu EHtik abiatuko den jendearekin kontaktatzeko modua: denokmilanora@askapena.org. Andiamo!

Ruben Sánchez Bakaikoaren

(Info7 irratian eginiko kolaborazioa eta bere blogatik hartuta)

 

 

Gehitu iruzkin berria

randomness